Jainkoarenganantz zeure arpegia itzultzen ari zaren hori!
Itxi itzazu zeure begiak beste gauza guztiekiko
eta ireki itzazu Guztiz Aintzatsuaren barrutira.
Nahi duzun guztia Berari bakarrik eskatu iezaiozu;
bilatzen duzun guztia, Beragandik bakarrik bilatu ezazu.
Begirada batez ehun mila itxaropen ematen ditu Berak;
ikuskatze batez, ehun mila gaisotasun sendatezin sendatzen ditu Berak;
begiratze batez, edozein zauritan osagarria ezarten du Berak;
samintasunaren girgilutik askatzen ditu bihotzak Berak.
Egiten duena egiten du Berak,
eta guk zer egin dezakegu?
Bere gogoa betetzen du Berak, laket Zaiona agintzen du.
Beraz, zuretzat hobe da burua makurtuz menderatzea,
eta Jaun Guztiz Errukitsuagan zure ustea ipintea.
Jainkoaren adiskide guztiek...
ahal duten heinean eman behar lukete,
nahiz eta emaitza horiek apalak izan.
Jainkoak ez dio sakatzen arima bati beronen ahalez gain.
Emaitz horiek egoitza guztietatik eta sinesle guztiengandik sortu behar lirateke...
Jainkoaren adiskideok!
Ziurtasuna izan ezazue, emaitza horien ordez,
zuen nekazaritza, irabazte ugariz eta obari eta dohai onez bedeinkatuak izango direla.
Ekintza on batez datorrenak, bateko ehun hartuko ditu saritzat.
Jainkoaren bidean beren aberastasunak irazten dituztenak
Jaunak ugaritasunez sarituko dituenaren zalantzarik ez dago.
|