| BAHÁ'Í FEDEA Bahá'í Fedea munduko erlijio independienterik gazteena da. Bahá'u'lláh (1817-1892), bere sortzailea, Abraham, Moises, Buda, Zoroastro, Kristo eta Mahoma, besteak beste eta ezagutzen dugun historiaz haraindi luzatzen den Jainkoaren Mezularien katean berriena da bahá'í-on ustez. |
|
|
|
| Baháulláhren idazkiek jorratzen duten gai nagusia honela labur daiteke: gizateria bakarra da, eta iritsi da gizarte berri batean bat egin dezan garaia. Jainkoak nazio, sinesmen, gizamaila eta enda desberdinak direla eta izan ohi diren eragozpenak eratsiko duten indar historikoak mugierazi dituela dio Bahá'u'lláh-k; era berean, denbora joan ahala, zibilizazio orokorra sortuko duten indarrak. Euren batasuna onartzea eta batera daitezen aribidean laguntzea dira gaur | egun lurreko herri guztiek
aurrean duten herronkarik handiena.
Bahá'í Fedearen helburua, besteak beste, erantzun hori ahalbidetzea da. Munduko arraza, nazio eta kultura gehienak adierazten dute munduan zehar hedatuta dauden bost miloi bahá'í-ek Bahá'u'lláh.ren irakaspenak garatzen lan egiten dute. Lur osoa bizileku bakarra eta gizateria sendi oso bat direla ikusten dutenei eragingarria izango zaie bahá'í-en eginkizuna. |