| Urrutiko Kultura eta enda desberdinetako bahá'íak | |
| BIZIMODU BAT Bahá'u'lláh-k irakasten du gizaki bakoitza "harribitxiz beteriko meategi* baten antzera bukaezinezko balioa duela nahiz eta ez berak, ez bere jabeak jakin. Bizitzaren xedea norberaren zein gizateriaren onerako ahalmen guzti horiek garatzea da. Mundu honetan dugun bizitza -Bahá'u'lláhk dioenez- amaren sabelean dagoen haurraren bizitza bezalakoa da: hemen Jainkoaren laguntzaz landuko dituen ahalmen moralak, adimentsuak eta izpiritualak, lurretik haraindi dauden munduetan bere arima aurrera dadin beharko dituen "atalak" edo "zatiak" izango dira. Beraz, norberaren garapena eragiten duen bizimodua lantzen saiatzen dira bahá'í-ak.
|
Eguneroko otoitzak eta gogoetak mundu honek ezartzen dizkigun arauetatik askatzen
dute arima eta ahalbide berriak irekitzen dizkiote. Jatorri desberdinetako gizakiekin
proiektuetan parte hartzen, ohiko aurreritziak bertan behera gelditzen dira. Alkohola eta
droha narkotikoak, adimenaren suntsitzaileak guztiz ale batera uzten dute, medikuak
agintzen ez baditu. Marmarka ibiltzea ere ekiditen da, pertsonen arteko konfidantza
ahuldu eta giza garapenerako behar duen batasun giroa hausten baitu.Sendia, gizartearen oinarriari garrantzia handia ematen diote Bahá'u'lláh-ren idazkiek. Senar-emaztearen arteko harremanen santutasuna, beraien arteko berdintasuna eta kontsulta azpimarratzen dira. |
|
|