Sarrera

Shoghi Effendi-k (1) Jainkoa Igaroten da delakoan esaten du, 1858. urtean Tigris ibaiaren bazterretan bere gogaketan murgildurik zebilelarik, liburu hau osatzen duten "harribitxi bezalako esaldiez" goi-argitasun nola izan zuen Bahá'u'lláh-k (2). Shoghi Effendik adierazten du, Fatimih-ren Liburu Izkutuaz bat datorrela idazlan hau, eta Liburu hori, uste denez, Alí Imanaren bitartez Gabirel Aingeruak ezaguterazia izan zela, Iragarlea hil ondoren Muhammad-en alaba nahigabetua pozerazteko; gizakien ezagutzatik izkutuan izan da liburua orain arte."Gizakien gogoak berbideratzeko, arimak onbideratzeko eta jokaerak zuzentzeko, munduko bizitzara jaurtiriko gogo legami eraginkor" bezala azaltzen du, eta Egilearen idazlanen artean gailen mailan ezertez du.

Igarotako aroetan izandako iragarkizun guztien muina eta osotasuna ageri ditu, duen esakunzahar adierazkeran. Iragarkizunak dioenez, mezulari eta Iragarle guztiak, Qa'im bera ere, Agindutakoak haizetara goratu duen ikurrin berorren azpian dago bere Irakasketen Muina ere. Hitz Izkutuak ez da laburtzapen bat, eta ez araututako aldarriketa bat ere. Sortzekizun berri bat da. Idazki Santu guztien iragazketa bat da. Igan aroetako Argitsu nagusiak bateratuz Argi bakar batetan batzen diren erdigunea, Jainkoaren Atzo guztiak Gaur bilakatzen diren erdigunea da.
 

Izandako Gogo Buruzagi guztien arnasaz blaituriko gogo indar bat bezala emana zaigu, eraginkorra, beharrezkoa, hedakorra, eta giza endaren eraberritzea lortzeko giza bizitzaren bihotzean tinkoki errotua.

Liburuak bi zati ditu: arabieraz idatzia hasieratik lehena, eta parsieraz idatzia bigarrena. Bi zatietako gaia eta azalkera oso antzekoak direna, berehala ohartzen du irakurleak, baina hizkuntzaz gainetiko ezberdintasunak. Arabierazko zatia, parsierazkoa baino laburragoa da, hogeitabost orrialde bata eta berrogeita bat bestea; apalagoa, zuzenagoa, zehatzagoa eta etikadunagoa da arabierazkoa, eta norberenagoa, atseginagoa, mistikoagoa eta olerkitsuagoa bestea. Arabierazko esakun guztiak "Semea"ri zuzenduak dira eta parsierazkoak era ugarigotan eginak: "Itzal Suntsikorra", "Paradisurik Goreneko Biztanleok", "Nahiaren Muina", "Ene erregetzako Adiskidea", "Lurreko Aberatsak", "Munduko Herriak", "Lurraren Zanpatzaileok", "Ibilkariok", "Hautsetatik Sortua Zaren Sasitza" eta holako beste esaldi asko. Gizaki bati zuzendurikoak dira arabierazko esakunak, 66. 68. eta 69.a izan ezik besteak; parsierazkoak ordea,  hogeita hamahiru ditu taldeei zuzendurikoak. Ezberdina da Egilearen tonua zati batetik bestera: arabierazko idazlea maixu maitakorbat da, eta parsierazkoa, irakasten duen maitale bat. Parsierazko zatian Azalkundea bera da erabilgai sarritan, adibidez, 15, 16, 17, 23, 24, 29, 34, 35, 45, 46 eta 52. esakunetan; eta kondairako gertakizunak, 19. 63 eta 71.ean esaterako. Baina idazlanaren izatasuna azalduz arabierazko zatiari egindako aurritzak balio du pertsierazkoarentzat ere: "Hauxe da aintzazko erreinutik jaitsi dena, indarraren eta agintearen mihiak aldarrikatua eta izandako Iragarleek iragarria..." Eta pertsierazko zatiaren ondorenitza, arabierazko zatiarentzat ere bada. Gainera, liburua osatzen duten esaldiak, ehun eta berrogeita hamahiru, alkarri hain lotuak dira eta batak besteaz zerikusi dutenak, guzti orekatu bat osatzen dutelarik.
 

Izan ere, bakoitzaren esperientziaz edo alkarren artekoaz ere, bakarrik ulertu daitezken idazlan horietako bat da Hitz Izkutuak. Guk gogoaren ilunabarrekoak garenok, eta oraino hein batean alde ilunean aurkitzen garenok, zalantzatsu izatea eta urrezko ratxea gurtzeko ohitura jatorriz hartu ditugunok, ezin dugu Hitz Izkutu hauen zentzu sakona gureganatu, eta beroiek adierazten duten, munduari eta bizitzari buruzko ikuspegia lortu ere. Urteak eta gizaldiak igan beharko dute, gizakiak bere arima lotzeko erasortu izan dituen kateak apurtu ahal izango dituen arte, eta luzaroan ez erabiltzez galdu izan duen zolitasuna berriz lortu arte.

Lehen esaldien, gizakiaren lurreko bizitzako helburu gorena eta benetakoa zehazki azaltzen du, eta horretara jokatzeko bidea azaltzen du Hitz Izkutuak idazlanak, bide hori, nahimena eta bihotz zirrarak egokiro menderatzea izanez. Jesukristok ere xede horixe azaldu izan zuen Talentuen Parabolan, bere otsein leialari Jaunak hau esan zionean: "Gutxiren gain izan zara leiala, eta askoren gain ezarriko zaitut" (3). Hitz Izkutuak idazlanaren beste alde batetan zera esaten da, (4) "Jainkoaren betikotasuna lortzea eta bere emariizkutuak irabaztera heltzea" dela gizakiaren helburua eta itxaropena; "Jainkoak gizakientzat sortu izan dituen betikotasun eta batasunez inguratzea arima, eta horrela, bere betikotasunaren iragarkizuna izatea betikotasun guztirako"; "gizakia Jainkoarentzat egina izan zela onartzea; beraz, bere mihia Jainkoa aipatzeko, bere bihotza Jainkoaren etorleku izateko, bere gogoa Jainkoaren iragarlekua izateko"; "Jainkoa maitatzea, Jainkoaren maitasuna heldu ziezaion; (5). Jainkoak izendatu ahal dezan eta bere arima bizi-gogoz bete ahal dezan"; eta "berandu gabe jainko maitasunezko Paradisuan sartzea, Berarekin alkartzeko zeruko etxean". Helburu guzti hauek barrukoiak dira, gogozkoak, Jainkoarekiko harreman zuzen bat azaltzen dute; eta behin lortuz gero, ziurrak, benetakoak, utziezinak eta betirakoak dira. Gizakiak horrela irabazten duen kokagunea "aintzinakoa" da; mundu izadiaren zati bat da eta gizakia sortzean barrukoa zen: bere ahaleginen bidez berera heltzen da azkenez. Ez da materiala inola ere, beraz suntsitu ezina da. Benetakoa da Iragarlearen begien aurrean eta horregatik iraunkorra; Hitz Izkutuak honen irakasketen arabera, iraunkorra ez den ezerk ez du merezi gizaki adimentsu baten ahalegina.

Hizkera irudikor baten bidez azaldua izan arren, ez da zehaztasun gutxiagoz azaldua helburua. Mezulariek horrelako hizkera zergatik erabiltzen dutenez, 'Abdu'l Bahá-ri galdera egin izan ziotenean berak honela erantzun zuela esan ohi da: "inoiz ere ezin dira egokiro itzuliak izanIragarleen iragarkizunak, gure hizkera txiroa eta akastuna delako. Goregikoak dira beraien gogoketak, gizakien adimenek ulertu ahal izateko argitasunaren eske otoitz eragiten diete. Egiaren bilaketak gizakiaren gaitasuna sakonago egiten du eta ikusmenaargitsuago, jakintsu harrokeriarik sortzeke".

Indar handiz eta ehun irudi oso ederren bidez, zera azaltzen du Hitz Izkutuak. Ahaltasuna, Agintea, Alkartasuna, Batasuna eta Bizitza. Jainkoaren hasierako Sorketa ereduaren zatiak izan zirela; arabierazko 3,4,9,10,11,12,13,19,32,64,65.esaldietan eta parsierazko 23,27,28,29,30 eta 34. esaldietan bezala.

Gizakia zer den eta nola sortua izan zen adierazten du; oraino altxor izkutua izanik eta bere betidaniko izatean eta aintzinetako bere izatasun amaigabean estalirik zela ere Jainkoak gizakiarekiko bere maitasuna ezagutu izan zuela eta horrexegatik sortu izan zuela azaltzen du. Beraz, ez zen izan bere maitasuna, maitasun horren ezagutza baizik, Jainkoa bere sorketara bultzatu izan zuena. Egi sakon eta mistiko honek badu parekoa agindu honetan: "Nire maitasuna zeugan dago, ezagutu ezazu", (arabierazko 10). Eta barrurago joez, zerean ere ageri da, "Aingeruei" buruz egin ohi den sailkeran, bederatzi mailatan bereiziak izaten direlarik; gorengo mailan "serafin" direlakoak, jakintza eta ezagutza duten aingeruak, eta urrengo mailan "kerubin" direlakoak, maitasun aingeruak.

Maitasun hauxe da gizakiaren indarra; hori ezagutzen duenean eta horren barruan sartzen denean, hutsegitetik eta hiltzetik babesturik dago eta betirako arriskurik gabe. Jainkoaren kriseilua da gizakia, jainko beraren argia hedatzeko egina. Maitasun buztinez egina izan zen eta jakinzaren muinak ematen dio izatea. Jainkoaren barrutia da eta ez dirudi; Jainkoaren argi itzalezina da. Ezerezko eremutik agerrerazi izan zuen Jainkoak, eta izatea duen edozein atomo eta sorturiko guztiaren muina, bere hezketarako ezarri ditu. Ez dago bakerik eta atsedenik beretzat, Jainkoaren mendeko izatean izan ezik; ez dago zergatikorik itun izateko, Jainkoagandik urruntzean izan ezik eta ez alai izatekorik ere, beragandik urrentzean izan ezik eta ez alai izatekorik ere, Beragandik urrean izatean izan ezik. Gizakiak Jainkoa maitatzen ez duen artean, Beragandik bereizia izango da, Paradisutik urrun, asetasunik gabe, atsedenik ezean, Jainkoaren maitasuna heltzen ez zaiolarik. Benetako sineslearen bihotza bait da Jainkoaren bizitegia; gizakiaren bizitegia, Jainkoarekin Alkartasuna da.

Gizakiaren abagadunez eta emaitzez hitz egiten du Bahá'u'lláh-k eta ekintzarako dei egiten dio. Aberats eta martzal egin du Jainkoak; beretzat ezarri zituen fruiturik ederrenak aintzazko zuhaitzean. Alkartasunezko eta argitasunezko berriz agurtzen du Jainkoak; ahaltasunezko gogoz indarra ematen dio; bere arpegiaren argiz bidea erakusten dio; betikotasunerantz dei egiten dio, Jainkoaren ekintza goraltzea eskatzen dio, Berak bere handitasuna agertu diezaion eta lurreko gizakiak garaitza lortu dezan; maitasun arrosondoa bakarrik landatu behar duen lorategia bezelakoa dela gizakiaren bihotza esaten dio, eta irrikazko urretxindorrak bere lilurazko abestia kantatzen duela bertan. Alaitasunaren mezularia dela heriotza, azaltzen du; zuzentasunarekiko maitasunagatik bere maite Handiaren izenean mila bizitza utzi ditzan axut egiten dio.

Arimak Alkartasunerantz duen bidea, maitasunean datza, berau hain opakorra eta betea izanez, Jainkoa ez den guztia albora uztea esan nahi duelarik; bereiztasuna, opamena eta garbitasuna esan nahi du. Bihotzez garbi direnak Jainkoa ikusteko saria izango dutela irakatsi zuen Kristok. Bihotz garbi bat izatekoa da Hitz Izkutu hauen lehen aholkua. Jainkoa maite izango badu, bere buruagandik bereizi egin behar da gizakia; Jainkoagandiko onartzea bilatzeko, berea alde batetara utzi behar du. Ez du aintzaldu behar bere izenean, Jainkoarenean baizik; Jainkoagan izan behar du ustea eta ez bere buruagan. Ez du bakerik aurkituko, bere burua utzi eta Jainkoagana itzultzean izan ezik. Jainkoa izan ezik beste guztia utziz, Jainkoaren arpegiaganantz itzuli behar du berea, eta Jainkoa ez den beste guztia ahantziz, Berarekin alkartu behar du; Jainkoa ez den laguntzailerik ez da bilatu behar, beste inork ez du inoiz asetuko. Ez du aurkituko atsedenik munduetako eta zeruetako zabalera guztian, apala eta Jainkoaren mendeko izatean izan ezik. Benetako maitasunaren ezaugarria, indartsutasuna eta jasamena dira eta maitale zintzoak larrialdia irrikatzen du, bihurriak barkamena eta bekatariak errukiairrikatzen dituzten bezala. Izan ere, Jainkoaren atseginez hain pozik izan behar luke gizakiak, Berak agintzen dion guztiagatik hain eskerronekoa, guztia utzi eta martirien heriotza bilatu behar bait luke (6).

Gizakiak berez du izaki gaizto bat bere barruan; Satan bat du, baina aingeru bat ere badu. Bahá'u'lláh-k horri buruz hitz egitean beste leku batetan, Hutsegitearen Muina izana ematen dio. Hitz Izkutuak honetan, alde batetik, honela izendatzen du gizakia: "Alferkeriaren Muina", "Munduaren Menpeko Zaren Jopu Hori", "Inkernuaren Mamia", eta "Hautsetatik Sortua Zaren Sasitza", eta beste alde batetik, "Ene Anaia" eta "Ene Erregetzako Adiskidea". Ura suarekiko alkartezina den bezala, izaki gaizto edo neu hau ere alkartezina da goragoko izakiarekiko; Jainkoaren etsaiarekin bat egiten du; neu horren eraginez bidea galdu eta hondatu egin daiteke gizakia; Jainkoarengandik urrun izan; nagikeriazko ametsez arrailtzen bait du gizakia, edo Jainkoarekin lehiaketa eginez, alferreko bilaketa batetara bultzatzen du (7).

Igandako Iragarkuntza Aroaren ikustarloan ohar eginez, zera ageri zaigu, gizakiaren izaki gaizto hori onari gailendu egin zaiola orain arte. Honela ikusten du Bahá'u'lláh-k gizakia: bere gogoz eta ekintzaz txirotua eta ahuldua, bere alferreko ameskerietan eta irudikizun hutsaletan murgildua, Jainkoaren aurka susmati eta bihurri, eta horrela, bere itxaropena aienatzen, amaibako lotsakizuna aukeratzen, mundu honi eta neu horren espetxean katez bere burua lotzen, Paradisua, mundu hilkor hau den hauspilaz trukatzen (8).

Izaki gaizto horren indar suntsitzaile zorrotza agerian ezarria da liburu guztian, eta ohar egiten zaio gizakiari, etengabeki bere aurka jokatzeko duen beharrari buruz. "Zeugandik urrundu zaitez" agintzen zaio, "ez da izango bakerik zuretzat, zeure buruari uka egiten ez diozun bitartean; zure ustea Neugan ezartzea dagokizu, eta ez zeure buruagan". "Nire arpegiaganantz itzuli ezazu zeurea eta utzi ezazu Neu ez beste guztia" (9).

Jainkoa nahi duenak beste inor ez duela bilatu behar, adierazten zaio; bere edertasuna ikusi nahi duenak, munduaren eta berak duen guztiaren aurrean begiak itxi egin behar ditu. Jainkoaren gogoa eta beste baten gogoa, ezin dira bizi batera bihotz batetan (10). Bihotza nahikeriaz eta inkernuz zikindua den bitartean, Jainkoarekin ezin da alkartu. Amaibako bizitzaren ardaua edatea nahi badau gizakiak, aberastasunaren kutsadura garbitu egin beharko du, opakortasunezko iturrian (11). Jainko jakintzaren hazia gizakiagan erne eta garatu ahal dadin, ereina dagoen bihotzeko lurra garbia izan behar da, eta arriskugetzaren eta uste osoaren urez garastatua izan behar da hazia (12). Zuzentasunezko Ao honetan benetako sinesleek inoiz ikusi izan ez diren sariak lortu ditzaketela, ohar egiten da; sinestearen neurtzaile diren arauak ere berdinki handiak dira, eta sinesleari eskatzen zaiona zera da, neukeriaren eta itxurakeriaren hautsetatik garbituak izan daitezela bere ekintzak eta aintza-mahaikoen oneritzia izan desala; Gurtuaren aurrean gizadia epaitzen dutenek ontasun hutsa bakarrik onartuko bait dute, eta garbitasun hutsezko ekintzak bakarrik.

Heldu nahi duen arimak duen zereginik behinena, neu hori menderatzea eta norberekeriazko gurariak uztea da. Sinesleentzako azken axut batekin amaitzen du Bahá'u'lláh-k idazlan etiko hau: "Eskuzabaltasun bidean zuen ahaleginek erakutsiko dutena ikusia izan daitela orain". Sortzaileak akats hau utzi du gizakiaren berezko izakeran eta horren aurka burruka egiteko askatasuna eman dio, gizakiak bere egintzaren bidez "ni ezagutzea (Jainkoa) eta nire Edertasuna isladatzea merezi dezan".

Neu hori izango ez balitz, gizakiak ezingo luke irabazi gorespenik eta saririk; neurketa saiorik ez litzaioke egingo agian, eta larrialdirik ere ez luke izango, automata bat izango bait litzateke. Ahalegin eskakizun honek, jokatzeko askatasun honek, lurra oinaze leku bihurtu dezake, baina eraberean garaitza leku ere egin dezake, lortzen duen gogozko gailentasuna gizakiaren bere egintza bat izango bait litzateke, bere ezagutzaz, asmoz eta ekintzaz, zuzentasunaren lege oparoaren babesean lortua. Merezimendua lortzeko abagadune hau ez da izango "etorkizuneko munduan". Hor, bere aurrerakuntza lortzeko, bere ekintza eta zuzentasunaren beharrean ez da izango gizakia, Jainkoaren errukiaren beharrean baizik. Beraz, hemen eta orain abagadune honetaz baliatu dadin aholkua ematen dio gizakiari Bahá'u'lláh-k, ez bait da errepikatuko. Beste alde batetan adierazten den bezala, alde batera utzitako eta orain betirako galduak diren abagadunez jakitun izatean datza infernuetako sua. Jainkoaren garaitzaren zantzu bat da Hitz Izkutuak eta gizarteari buruzko bere aintzinako xedearen betekizunarena. Hainbeste argitasunez argitua den libururik ez da azaldu izan inoiz, eta lehenago ere horrelakorik ez zaio eman ahal izan gizarteari. Berorren baitan ditu Iragarkizun guztiak batean, berauen osotasunean beteak, ahaltasunean berriztuak eta Bahá'u'lláh-ren hitz burutzaileen bidez batasun bikainera eroanak. Hasieratik orain arte izan diren Ekialdeko eta Mendebaldeko Iragarle guztien batasunaren Ikurra da; bere gainean Bakerik Handiena eraikia izango den Sineskera Orokorraren Ikurra.

George Townshend

Oharrak

(1) Shoghi Effendi, Bahá'u'lláh-ren biloba, Bahá'í Fedearen Jagole izendatu zuen 'Abdu'l Bahá-k, eta hau, beronen Aita zen Bahá'u'lláh-k izendatu izan zuen bere Hitzaren Adierazle eta bere Fedearen Buru izateko

(2) Bahá'u'lláh (1817 - 1892), Bahá'í Fedearen Sortzailea; erlijio guztietako iragarkizunetan agindutako Munduko Mesias bera zela aldarrikatu zuen.

(3) San Mateo 25: 21

(4) Arabierazkoan 2, 16, 46, 48. Pertsierazkoan 56, 71.

(5) Arabierazkoan 1, 4, 6, 64.ena Pertsierazkoan 29, 66.ena.

(6) Arabierazko 1, 7, 8, 15, 16, 17, 40, 45, 46, 47.

(7) Arabierazko 5, 23. Pertsierazko 16, 29, 30, 31, 33, 44, 50.

(8) Arabierazko 13, 14, 15, 22. Pertsierazko 21, 74

(9) Arabierazko 7, 8, 15, 16.

(10) Pertsierazko 31.

(11) Pertsierazko 55.

(12) Pertsierazko 36.

 

 

 

[ aurkezpena | lehenengo zatia | bigarren zatia | e-mail ]