Betidanik sortu izan
dira komunitateak sinesmen erlijiosoen itzalean. Baháí erkidegoak bizimodu berezi
batengatik nabarmentzen dira.
Kimiko
Schwerin eta John haren senar estatubatuarra Tokioko auzo batean bizi dira, eta bertan
zuzentzen dute arrakastaz hizkuntz eskola bat. Schwerinek, Nagasakin jaioa, hautsi egin
ditu nolabait bere belaunaldiko emakumea definitzen zuten moldeak. Ez bakarrik erabaki zuen atzerritar batekin ezkontzea -eta horrek behin
batean ados ez zegoen ezezagun baten belarrondokoa ekarri zion-; gainera, emakumearen
berdintasuna sustatuz diharduten zenbait jardueratan ere parte hartzen du.
Stanlake Kukama Hegoafrikako
Kongresu Nazionaleko funtzionario izan zen bere gaztaroan, baina 50. hamarkadan politika
alde batera utzi zuen bere sorterriko apartheidarekin amaitzeko beste bide bati
jarraitzeko. Nahiz orain erretiratuta egon, azken 30 urteotan haren helmuga komunitate
integratu baten eraikuntzan laguntzea izan da, hori guztia frogatzeko beltzak eta zuriak
elkarrekin modu harmoniatsuan bizi daitezkeela Hegoafrikan.
"Gizaki
guztiak etengabe aurrerabidean doan zibilizazio bat aurrera eramateko izan dira
sortuak. --Bahá'ú'lláh |
Primo Pacsi Boliviar Andeetako mendi
garaietan bizi da. Han, muino baten magal aldapatsuan, belaunalditan zehar bere
familiarena izan diren lurretan, patata landaketak ditu. Pacsi aymara indiarra da, eta
haren ikasketak lehen hezkuntzako laugarren mailara iristen dira ozta-ozta. Hala ere,
berak lagundu du haurtzaindegia eratzen, eta hezkuntz mailako lorpen hau bereziki
garrantzitsua da. Haren ardura izan da halaber herrian eguzki-berotegi bat instalatu ahal
izatea, eta hari esker bere auzokoek halako altueretan alor irekian inoiz hasiko ez
liratekeen fruta eta barazkiak labora ditzakete.
Haien hezkuntza eta kultura
sortzez desberdinak izan arren, Schwerin, Kukama eta Pacsi beren Baháí sinesmenak
eta ideal horiek betetzeko konpromisoak elkartzen dituzte.
Nazioarteko Baháí Erkidegoa da agian
planetako erakunderik askotarikoena eta hedatuena. Beharbada, mundu mailako erakunderik
batuena ere bada, hori bere ezaugarri deigarriena delarik.
"Utzi
zuen ikuspenari mundu osora zabaltzen, zeuen pertsonetan hertsita geratu gabe.
--Bahá'u'lláh |
Baháí-ak erlijio
askotatik iritsi arren (budismoa, kristautasuna, hinduismoa, islama, jainismoa, sikhismoa,
zoroastrismoa, animismoa eta agnostizismoa), irakaskuntza sakratu multzo propiala daukate,
portaera eta printzipio erlijiosozko kode bat betetzen dute, eta nazioarteko administrazio
sistema baten arabera jarduten dute, hari buruzko orientabideak etengabe hartzen
dituztelarik.Baháí-ak erlijio askotatik iritsi arren (budismoa, kristautasuna,
hinduismoa, islama, jainismoa, sikhismoa, zoroastrismoa, animismoa eta agnostizismoa),
irakaskuntza sakratu multzo propiala daukate, portaera eta printzipio erlijiosozko kode
bat betetzen dute, eta nazioarteko administrazio sistema baten arabera jarduten dute, hari
buruzko orientabideak etengabe hartzen
dituztelarik.
Beren batasun zentzua teologia
bera partekatzeaz haratago doa eta konprometituta dago zibilizazioaren ideal gorenak
present dauden perfekzio moral, izpiritual eta sozialeko programa iraunkor batean.
Gizon-emakumeen arteko
berdintasuna sustatzea dago bere helmuga garrantzitsuen artean, baita arrazakeria eta
istilu etnikoak errotik erauztea ere. Herri guztientzako justizia ekonomikoaren kontzeptua
sustatzea ere bere helmuga handietako beste bat da, heziketaren hedapen unibertsala
bezalaxe. Baháí erkidegoak sineskeria mota oro baztertzen du eta bere
jarraitzaileei gonbite egiten die gauza propialtzat beregana ditzaten irizpide moralik
zorrotzenak. Mundu bakea eta Nazio Komunitate bat ezartzea da eta izaten jarraituko du
bere kezka bereizgarria.
Egia esateko, ez dago munduan
beste erakunderik halako dibertsitate mailarekin, erlijioso, politiko nahiz soziala, edo
bere kideen artean hain errotuta duenik ikusmolde horren berezi, koherente eta unibertsal
bat errealitate bihurtzea.
Ikuspegi horren iturria Baháulláh noble pertsiarra dugu (1817-1892),
Baháí Fedearen Fundatzailea, zeinak bizitzaren azken berrogei urteak erbestean eta
espetxean pasa zituen. Haren idazkietan, 100 liburukitatik gora, ditu zimenduak egungo
baháí mundu erkidegoak.
Jarraitzen da |