Aspaldi-aspalditik, erlijioa eraldaketa sozial eta pertsonalerako
indar boteretsua izan da. Bai sinesleen bizitza berriari bai sortu dituen komunitate
bereziei dagokienez, Baháí Fedea eredu horren adibide nabarmena da.
Bizitzaren lehen xedea Jainkoa
ezagutu eta gurtzea da, eta etengabeko aurrerabidean doan zibilizazio baten sorkuntzan
parte hartzea. Baháítarrak helburu hori betetzen saiatzen dira, horretarako
pertsona, familia zein komunitate mailako jarduera anitz egiten dutelarik.
Gizartearen oinarria,
Baháulláhren arabera, familia da. Kimiko Schwerin sinetsita dago, esate
baterako, bere ezkontza herrien batasunaren adibidea dela. Japoniar gizarte
tradizionalean, atzerritar batekin ezkontzea idatzi gabeko tabua da. Behin batean, 70.
hamarkadan, japoniar heldu bat altxatu eta harengana joan zen belarrondoko bat ematera.
" Munduko herriek, edozein arraza zein erlijiokoak, iturri zerutiar
bakar batetik ateratzen dute inspirazioa, eta Jainko bakar baten menekoak dira. --Bahá'u'lláh |
Arrazoia -dio Kimiko
Schwerinek- atzerritar batekin bidaiatzea izan zen. Garai hartan aurreiritzi bizi bat
zegoen nazioarteko ezkontzen aurka. Atzerritar batekin ezkontzea ez zen gizalegezkotzat
jotzen.
Baina ez nintzen inola ere
lotsatuta sentitu. Lastima eman zidan bere aurreiritzien biktima zen jaun hark.
Baháí-a naizenez, nazioarteko ezkontza guztiz zilegitzat jotzen dut.
Schwerindarrek uste dute beren ezkontzak
beste kultura batzuekiko sentikortasuna ilustratzeko balio dezakeela, nazioarteko ezkontza
batek bultzatu egiten baitu horretara. Baháí Fedeak arraza eta jatorri
guztietako jendea hartzen duenez, bereziki ahalegintzen gara japoniar bat atzerritar
batekin ezkontzean eskuarki sortzen diren gatazkak saihesten, diosku Kimikok.
Esaterako, John familia kristau
batetik dator, eta ni familia budista batetik. Haurrak zein erlijiotan hazi behar diren
arazoak sortzen dituen kontua da ezkontza misto askotan. Guk erlijioen batasunean sinesten
dugunez, geure haurrak erlijio guztiak prezia ditzaten hazi ditugu.
Kimiko Schwerin, negozio emakume
arrakastatsua izateaz gain, emakumearen berdintasunaren defendatzaile aktiboa ere bada.
Japonia eta herrialde hurbiletan zehar egiten dituen bidaia sarrien helburua printzipio
hori eta bestelako baháí idealak bultzatzea izaten da.
Nola Primo Pacsik hala Laku Lakuniko
gainerako baháí-ek boliviar goi lautadako herrixka urrun eta xume batean egiten
duten lana baháí-ak gizarte osoa zerbitzatzen nola ahalegintzen diren islatzen
duen beste erakusgarri bat da. Horren lekuko dira haurtzaindegia eta eraiki duten
berotegia.
Haurtzaindegia Laku Lakuniko
haur guztientzat dago zabalik, eta haurrei bereziki beharrezkoa den laguntza ematen die,
haur garapen alorreko hainbat eta hainbat adituen arabera garrantzitsuena den beren
bizitzako etapa horretan. Herrian eskola publikoa egon arren, eskolaurreko haurrei ez zaie
arreta egokirik ematen. Hori dela eta, eskolara joaten direnean, haien emaitzak kaskar
samarrak izaten dira hasieratik, eta eskola hutsegite horrek eredu txar bat jar diezaieke
beren bizitza osorako.
Bahá'í haurtzaindegian, ahalegin berezia
egiten da talde jardueretan -jarduera errazak, hala nola koru batean kantatzea-, eta
emaitza esanguratsua da. Haurtzaindegitik pasa diren haurren eta zuzenean eskolara
sartu direnen artean aldea dago -azaltzen du Pacsik-. Haurtzaindegira joan direnek
berehalakoan ulertzen diote maisuari. Hark ohartarazi ahal izan duenez, haurtzaindegira
joan direnek bizkorrago ikasten dute.".
Haurtzaindegia oso xumea da.
Pacsi izaten da maisu nagusia (ematen duen denbora gehiena musutruk eskaintzen du), eta
gurasoek ematen dutena izaten da laguntza soila, eskolak herrixkaren erdian dagoen pezozko
etxe batean ematen dira, eta egunero ordu gutxi batzuk besterik ez dute irauten.
Hasieran, txikiak ez ziren
etortzera ausartzen, adierazten du Pacsik, zeina laurogeigarren hamarkadaren erdian
atxiki zitzaion Baháí Fedeari. Ez zuten taldean egon nahi; orain, ordea, oso
gustura etortzen dira elkarrekin kantatzera.
Orain beti hasten dira ni,
ni, ni esaka zenbaki bat erakutsi edo galderaren bat egiten diedan bakoitzean. Gauza
horiek erlazionatuta daude; izan ere, Baháulláhk irakasten digu geure
seme-alabak hezi behar ditugula eta denon artean elkarlanean jardun behar dugula.
Eguzki-berotegia da Pacsiren eta
herrixkako gainerako baháítarren beste lorpen bat. Berotegia Cochabambako Dorothy
Baker Inguramen Ikasketa Zentroan sortu eta diseinatu dute; berrehun bat kilometrora
dagoen baháítar zentro horretan garatutako berotegiari esker, Laku Lakuniko eta
goi lautadako beste komunitateetako familiek garaiera apalagoetan soilik hazten diren
fruta eta barazkiak lan ditzakete.
Oso pozik gaude
berotegiarekin -dio Pacsik, haietako bat eraiki zuen lehena -. Hori gabe
ezinezkoa izango litzaiguke barazkiak izatea, ez baitugu haiek erosteko dirurik.
Berotegiari esker, berriz, barazkiak eta tomateak lor ditzakegu, haiekin tortillak egin
ahal izateko. Osterantzean, nire semetxoak barazkiak zer diren ere ez luke jakingo. Orain
tomateak uztatzen ditu, eta bertan jan; ikasi du hazia erein eta landarea elikatu egiten
bada, fruituak emango dituela.
" Mediku Ahalguztidunak Bere hatzamarraz
jarraitzen dio gizateriaren pultsoari. Gaixotasunari antzematen dio eta, Bere jakituria
hutsezinaz, sendabidea ezartzen du. Garai bakoitzak bere arazo berezia du, arima bakoitzak
bere jomuga propiala. Munduak bere egungo atsekabeentzako behar duen sendabidea ezin da
inoiz izan etorkizunean behar dezakeen berbera. Sutsuki ardura zaitezte bizi zareten
garaiko premiez, eta zentratu zuen deliberamenduak haren eskakizun eta
betebeharretan. --Bahá'u'lláh |
Baháí komunitateen
osaketa soziala askotarikoa da. Baháí-ek ez dute mundutik bakartu nahi.
Baháulláh-k baháí-ak bestelako gizakiekin nahastea bultzatzen du.
Hori dela eta, daramaten bizimodua -printzipio izpiritual eta sozial jakin batzuekiko
konpromisoa alde bat utzita- ez da ingurukoenaren bestelakoa.
Dibertsitate sozialak ez du eragozten
baháí-ek beren batasunari eustea toki, nazio eta nazioarte mailan libreki
hautaturiko batzar sistema baten bidez. Halaxe gertatzen da Tokiko Batzar
Izpiritualarekin, hura osatzen duten bederatzi kideak urtero hautatzen direlarik [ikus 42-44 orr.]
Baháí-engandik espero
izaten da betiere lege zibilak obeditzea eta tokian tokiko gobernuekiko leialak izatea.
Administrazio postuak har ditzakete, baina ez kargu edo ardura politikorik.
Stanlake Kukama Baháulláhren
irakaspenak ikertzen hasi zenean, 50. hamarkadan hor nonbait, gorroto nien
zuriei. Kongresu Nazionaleko Tokiko Idazkaria zen. Niretzat, zuri guztiak
zapaltzaileak ziren.
Halako jarrera zuelarik, ez
zitzaion samur egin hasieran Baháulláhren irakaspenak onartzea; izan ere,
gizateriaren batasuna aldarrikatzen duenean eta arrazakeriazko aurreiritzia deuseztatzeko
premia azpimarratzen duenean, horren ondorioa ez da bakarrik zuriek beltzak onartu behar
dituztela beren kide eta lagun bezala, baizik eta beharrezkoa dela orobat beltzek zuriekin
elkarbizitzen eta are haiek maitatzen ere ikastea.
Azkenean Kukama konbentzitu zen
bide hark -eta ez gatazka politikoak- eraman zezakeela mundu hobe batera. Baháí
Fedea onartu ostean, maisu bihurtu zen. Harrez geroztik, bere lan guztia komunitate
harmoniatsu eta dibertso bat eraikitzera zuzendu da, zeinak unea iristen denean erakutsi
ahal izango baitu arraza guztietako pertsonen elkartzea, egingarria izateaz gain, elkartze
zoriontsua ere izango litzatekeela, giza generoaren batasunaren errealitatearen isla
zehatza.
Gaur egungo hegoafrikar
Komunitatearen dibertsitatearen barruan ia herrialdeko arraza, talde etniko eta tribu
guztiak daude ordezkatuta. Hegoafrikan dauden 7.500 baháí-etatik %90 inguru ez
dira zuriak, proportzio hori populazio osoan gertatzen denaren antzekoa delarik.
Hegoafrikan gertatzen den
borrokaren arrazoia apartheideko 40 urteetan eta sistema hark bereizketa etnikoan
jarritako garrantzian datza, esaten du Kukamak. Baina baháí
komunitatean denak bat gara, gatozen tribu edo arrazatik gatozela. Iritsiko da, bai,
mundua mundu bakarra izango den eguna, horixe baita gizakiaz dudan irudia: elkarketa, ez
bereizketa.
Datozen orrietan:
|