B
aháulláhk
markatutako ereduaren arabera, baháí erkidegoek libreki hautatutako gobernu
batzarren bidez erabakitzen dituzte beren auziak, batzar horien existentziak sistema
demokratikoaren mugapenen inguruan eskuarki onartzen diren ideiak kolokan jartzen
dituelarik.
Hogeigarren mendea esaldi
bakar batean deskriba daiteke munduko gobernazio saio bakar eta luze bat bezala.
Azken larogeita hamar
urteotako mugimendu, gatazka eta erakunde guztietan auzi bat egon da tartean: żnola
gobernatu behar du gizateriak bere burua?
Mende hasieran monarkia
absolutuak boterea galdu zuen. Lehen Mundu Gerrak geratzen ziren erakundeak astindu
besterik ez zuen egin. Bigarren Mundu Gerrak faxismoaren patua erabaki zuen, eta aro
kolonialaren amaiera ekarri. Orain, esperimentu guztien artean handizaleena ere,
komunismoa, ospea galtzen ari da.
Demokrazia besterik ez da
geratzen. Zer demokrazia mota, ordea?
Nahiz eta orain arte
saiatutako sistema guztiak baino garaiagoa izan, demokraziak ere -gaur egun praktikatzen
den moduan- baditu bere gorabeherak.
Mendebaldean, arrakasta
izan arren, sistema alderdianitza gero eta gehiago ari da bere mugapenak erakusten.
Herrialde askotan ustelkeriak, irain elkartrukeak, kanpaina negatiboek, botoen dantzak eta
zalantzak hautesleen apatia ekarri dute, eta haren tamainak sistema osoa mehatxatzen du.
Ekialdeko herrialdeetan,
esperimentu berriek arazo eta indar amaitezinen mehatxua jasaten dute: eskarmentu falta,
etnien arteko atezu zaharrak, kultur itxaropen aldakorrak, etab
Gaur egun gero eta jende
gehiagok galdetzen dio bere buruari ba ote dagoen benetan bideragarria den gobernu forma
bat.
Eztabaida horren
periferian, munduko baháí erkidegoa alternatiba berebiziko bat hezurmamitzen ari
da. Erkidegoak bere auzien gainean erabakitzeko sistema administratiboa
Baháulláhren idatzietan azaldu zen, Hark irakatsitako printzipio sozialen
adierazpide praktiko gisa. Egia esan, Baháí Fedearen administraziorako eredu
jainkotiar bat badagoela dioen ideia sinesmen eta praktika baháí-en definizioaren
parte garrantzitsu bat da, Baháulláhren doktrina izpiritual eta sozialak
bezain garrantzitsua.
Erkidegoaren auzietako
autoritatea toki, nazio eta nazioarteko mailan libreki hautatutako gobernu batzarretan
oinarritzen da. Haietako osagai asko hauteskunde, administrazio eta gobernu kontuetan
demokrazian ohikoak direnen antzekoak izan arren, beren osotasunean kontraste argia
erakusten dute. Hautaketa prozesuan, esaterako, ez da gertatzen inongo elektoralismo zein
hautagai aurkezpenik. Alabaina, hautagai sorta ahalik eta zabalena eskaintzen zaio
hautesle bakoitzari.
Baháí batzarretan
erabakiak hartzeko erabiltzen den prozesua ere orijinala da. Metodoa ez da borrokan
oinarritzen, eta komunitatearen adostasunera iristen saiatzen da jarrerak elkarrengana
hurbilduz, ez aurrez aurre jarriz.
Historia eta teoria
politikoa ikertzen dutenentzat, banakoaren askatasunaren eta denon ongia sustatzearen
artean lortzen duen oreka da sistema horren alderdirik azpimarragarriena.
Adierazpen pertsonala
Baháulláhren
mezua ez doa zuzenduta bakarrik gizateria osoari, baita pertsona bakoitzaren
kontzientziari ere. Sutsuki kezka zaitezte bizi zareten garaiko premiez -horra Haren
aholkua- eta haien baldintza eta betebeharrez gogoeta egin. Gizakiak dauzkan indar
moral, intelektual eta izpiritualak nahitaezkoak dira zibilizazioak aurrera egin dezan.
Arima arrazionalaren ahalmen kreatibo horiek askatzea izugarrizko erronka da giza arazoak
gobernatzeko eta erabakiak hartzeko prozesu demokratikoak bultzatzeko orduan.
Baháulláhk ezarritako ordena administratiboak hautatutako erakundeek ahalmen
horien garapen eta gauzatzea sustatzea eskatzen du. Ordea, betebehar horri modu egokian
ekiteko erakunde osagarriak behar ditu, baháí erkidegoko beste kide banakoei eta
hautatutako taldeei aholku eman, sustatu eta laguntzeko. Halako zerbitzu funtsezkoa bete
behar duten gizon-emakumeak beren esperientzian lortu duten gorentasunean, jakituria
helduan eta beste kualitate pertsonal nabarmenetan oinarritzen da.
Haien izendapenak pertsona
talde izugarri dibertsifikatu bat eskaintzen dio baháí erkidegoari.
Baháulláhren irakaspenak eguneroko bizitzan gauzatzeko modurik egokiena zein
den inspiratzea da haien egitekoa. Nahiz erabakitzeko ahalmenik ez duten, Fedearen
zerbitzari goren hauek betetzen duten funtzioa funtsezkoa da baháí erkidego
bizitzaren prestakuntzan.
Izendatutako erakunde
horien kideak ez dira inongo eliza kasta. Zerbitzua ematen dute denboraldi jakin batean
zehar, eta hura amaitzean erkidego barruan dituzten ohiko postuetara itzultzen dira. Haien
eginbeharren artean ez dira apaiz funtzioak sartzen, eta ez dute autoritate berezirik
baháí irakaspenak interpretatzeko orduan, nahiz haien ekarpen eta ikuspuntuek nola
sinesleen hala administrazio taldeen errespetoa merezi duten.
Taldean erabaki
Erabakiak hartzeko
baháí sistema aholku eta hautespen mailako printzipio sorta komun batean
oinarritzen da, eta libreki hautatutako gobernu batzar multzo baten inguruan egituratu.
Hierarkia honen bidez, erabakiak hartzea beheko mailara jaisten da, gauzagarria den
mailara -hartara oinarrizko demokraziarako tresna berebiziko bikalatuz-, eta aldi berean
koordinazio eta autoritate maila nolabaitekoa ematen du, zeinari esker posible egiten
baita eskala globaleko elkarlana.
Tokiko batzarra
Baháí ordena
administratiboaren oinarrian tokiko Batzar Izpirituala dago, bederatzitik baháí
heldutik gora bizi diren komunitate guztietan urtero hautatzen den gobernu erakundea.
Merezi du tokiko Batzar Izpiritualaren jarduteko modua zertan den xehetasunez
deskribatzea, haien ezaugarri asko islatu egiten baitira nazio zein nazioarteko mailan.
Tokiko Batzar Izpiritualaren eremua lekuan lekuko gobernuaren banaketaren baitan dago.
Bestela esanda, herrixka, herri, hiri edo hiri barruti baten barruan bizi diren
baháí guztiak bertako Batzar Izpiritualaren jurisdikzioaren barruan sartzen dira.
Tokiko Batzar Izpirituala
urtero hautatzen da boto sekretuz. Apirilean, dagokion komunitateko baháí heldu
guztiak bildu egiten dira hautapena egiteko. Ezin bertara daitezkeenek beste prozedura
batzuez eman dezakete botoa. Otoitzan eta meditatzen zenbait denbora eman ostean, sinesle
bakoitzak bere ustez erkidegoaren auziak administratzeko gaitasun handiena duten bederatzi
pertsonen izenak idazten ditu.
Pertsona horiek eduki
beharreko ezaugarriak argi eta garbi aipatzen dira baháí idazkietan. Hautesleek
kontuan hartu behar dituzte leialtasun sendoa, debozio eskuzabala, ongi prestaturiko
gogoa eta esperientzia heldua, denak beharrezko kualitateak, modu egokienean konbinatzen
dituzten pertsonen izenak.
Beharbada prozesu honen
alderdi harrigarriena da papeletarik edo inongo hautagairik eza. Horren ordez,
baháí erkidegoko edozein heldu izan daiteke hautatua tokiko Batzar Izpiritualera.
Hautatutako pertsonek boto
gehiengoa lortzea ez da beharrezkoa. Boto gehien jaso dituzten bederatzi pertsonak
suertatzen dira hautatuak. Erkidegoko edozein kide hautagai izan daitekeenez, hautesleek
kontzientzian botoa emateko aukera dute, erabateko hautapen askatasunez.
Horrenbestez, heldutasuna,
esperientzia eta apaltasuna aitortzen zaien pertsonak izaten dira hautatuak, eta ez
kargura aurkezteko nahiko ausart edo egoistak direnak bakarrik.
Gaur egun, Tokiko
Batzarrak arazo sorta zabal batez arduratzen dira, zeinak baháí erkidego
bizitzaren funtsa baitira. Gainbegiratzen dituzten jardueren artean daude haurren
heziketa, egun sakratuak errespetatzea, debozio zerbitzuak, ikasketa eskolak, eztabaidak,
ekintza sozialak, ezkontzak, dibortzioak eta hiletak ospatzea. Mundu osoko Tokiko Batzar
askok hezkuntz eta ekonomi jarduerak gauzatzen dituzte, baita eskala txikiko inguramen
proiektuak ere.
Tokiko Batzarrek
gainbegiratzen dute orobat 19 Egunen Jaia, zeina -gorago aipatzen zen bezala- jarduera
komunitarioen giltzarria baita [ikus 12.orr.] Nahiz Batzarra izan
azken finean erabaki hartze komunitarioaren azken iturria, Jaiaren instituzioak osagai
funtsezkoa ekartzen dio base mailako gobernazioari.
jarraitzen da