H
auteskundeetan eta erabaki
hartzeetan nagusi diren oinarrizko arau berberek agintzen dute nazio zein nazioarte
mailako baháí gobernu batzarren zereginean. Nazio mailako gobernu batzarrak, hots,
Nazio Mailako Batzar Izpiritualak, herrialde edo lurralde jakin batean tokiko
baháí erkidego kopuru nahikoa dagoenean eratzen dira. Beraz, logikari jarraituz,
Fedea hazi ahala areagotu egiten da Nazio Mailako Batzar Izpiritualen kopurua. 1954an,
adibidez, 12 Nazio Mailako Batzar Izpiritual zeuden. 1996an kopuru hori 175era igo zen,
hau da, ia-ia Nazio Mailako Batzar Izpiritual bat herrialde bakoitzeko.
Goian deskribatutako
hautes prozedura berdinak aplika dakizkieke Nazio Mailako Batzarrei. Ezin da hautagai
zerrendarik aurkeztu, eta kanpaina egitea debekatuta dago. Garrantzi handia ematen zaio
pertsonaren ahalmen izpiritualari, eta boto gehien lortzen dituzten gizon-emakumeak izaten
dira hautatuak.
Kasu honetan, haatik,
botoemaleak ordezkariak izaten dira, eta herrialde horretan bizi diren baháí-en
izenean bertaratzen dira nazio mailako konbentziora. Ordezkari hauek, berriz, bereziki
mugatutako hautes barrutietan bizi diren baháí helduek hautatzen dituzte bozketa
sekretuan. Hautes barruti horiek herrialde osoa hartzen dute.
Tokiko Batzar Izpiritual
batean zerbitzatzen duten gizon-emakumeak udal gune baten barruko baháí
erkidegoaaren auziez arduratzen den era berean, Nazio Mailako Batzar Izpiritualen egitekoa
dagokion herrialdean baháí jarduerak orientatu eta koordinatzea da. Haien
jarduerak zabaltzen dira garapen ekonomiko mailako proiektu handiak abiaraztetik liburuak
argitaratzera; tokian tokiko gobernuekiko harremanak gainbegiratzetik bestelako talde
erlijioso eta gobernuz kanpoko erakundeekiko elkarlana koordinatzera.
Tokiko baháí
batzarretan gertatzen den bezala, Nazio Mailako Batzar Izpiritualek Baháí Ordena
Administratiboaren erakunde aholkularien aholkularitza hartzen dute. Nazio Mailako
Batzarrek, toki mailako erakundeek bezala, arreta berezia jartzen dute hartutako
aholkuetan, erabakiak hartzeko autoritatea berek bakarrik izan arren.
Justizia Etxe Unibertsala
Baháí egitura administratiboaren
buruan Justizia Etxe Unibertsala dago, Baháí Fedearen nazioarteko gobernu
batzarra. Bere bederatzi kideak bost urtero hautatzen dituzte munduko Nazio Mailako Batzar
Izpiritualetako kide guztiek.
Hautes prozesua toki eta
nazio mailako Batzar Izpirituala hautatzeko erabiltzen denaren oso antzekoa da: ez dago
hautagai zerrendarik, debekatuta dago kanpaina egitea eta boto gehien hartzen dituzten
bederatzi kideak izaten dira hautatuak. Toki eta nazio mailako hauteskundeetan bezala,
irizpidea izaten da hautesleek kontuan har ditzatela trebetasun aitortua eta gaitasun
izpirituala duten pertsonak.
Hautes prozesua, oro har,
ideal demokratikoen adierazpen indartsua izaten da. Nazioarte mailako erakundea izan
arren, Justizia Etxe Unibertsalak izugarri hurbiletik jarraitzen du baseen jarduna.
Justizia Etxe Unibertsalaren azken hautaketa tokiko mailatik hiru mailara dago bakarrik:
edozein baháí helduk parte har dezake barrutiko ordezkari edo
konpromisarioaren hautaketan; barruti mailako ordezkariek, berriz, beren Nazio Mailako
Batzarkideak hautatzen dituzte; eta Nazio Mailako Batzarretako kide guztiek bozkatzen dute
Justizia Etxe Unibertsala izendatzeko.
Baháulláhk
berak ezarri zuen erakunde hori, zeinak leku behinena okupatzen baitu Baháí Ordena
Administratiboan. Arazo izpiritualetan hartzen dituen erabakiak, baháí-entzat,
Jainkoaren gidaritza izpirituala islatzen dute.
Baháulláhren
irakaspenak dira baháí sinesmen eta praktikaren zimendua. Justizia Etxe
Unibertsalak autoritatea du Baháulláhk espreski ez aztertutako arazo
guztietan legeak emateko; badu halaber autoritatea beraren legeria indargabetzeko
zirkunstantziek aholkatzen duten aldaketen arabera, eta horrek beharrezko malgutasuna
ematen dio. Adibide bat jartzearren, teknika jakin baten garapenak
Baháulláhren garaian ezagutzen ez zen arazo moral bat planteatzen baldin
badu, Justizia Etxe Unibertsalari dagokio auzia ebazteko modurik onena zein den
erabakitzea. Hartara -uste dute baháí-ek- Baháí Fedeak gidaritza bat
izaten jarraituko du Jainkoaren hurrengo Adierazpena agertu arte, baina
Baháulláhren arabera, gertakari hori ez da jazoko gutxienez mila urte igaro
arte.
Justiziaren helburua gizakien arteko batasuna sortzea da. Jakituria
jainkotiarraren itsasoa altxatzen da hitz goretsi horretan, eta munduko liburu guztiek
ezin dute haren barne esanahi osoa barne hartu". Baháulláh |
Azpimarratu egin behar da Justizia Etxe Unibertsaleko kideek, toki eta
nazio mailako Batzarreko kideek bezala, ez dutela aginte edo autoritaterik gizabanako
mailan, nahiz pertsona gisa oso errespetatu eta ohoretuak izan. Soil-soilik bilduta eta
ofizialki Justizia Etxe Unibertsala osatuz daudenean daukate Jainkoaren inspirazioa.
Pertsonalitate kultua erabat baztertuta dago.
Datozen orrietan: