magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz


Mende bat hazten eta hedatzen


BAHÁ’Í FEDEAK BERE BATASUNARI EUSTEN DIO BAHÁ’U’LLÁH-REN ONDOREN ERE



Ondorengotzaren arazoa funtsezkoa izan da erlijio guztietan. Puntu horretan izandako porrota zisma saihestezinen kausa izan da. Bahá’í Fedea da zatikatzeari aurre egin dion munduko erlijio bakarra.. 

Bahá’u’lláh 1892an hil zenean, apenas 50.000 bahá’í zeuden mundu osoan. Fedea hedatua zen Ekialde Hurbileko herrialde eta lurralde gehienetan zehar, baita indiar azpikontinentean ere. Europan, Amerikan, Sahara azpiko Afrikan, Australasian eta Asiaren parte handienean ez ziren ezagunak Bahá’u’lláh eta Haren fedea. 

Gaur egun, Bahá’í Fedea da, kristautasunaren atzetik, geografikoki gehien zabaldutako erlijio independentea. Presentzia du gutxienez 205 herrialde eta mendeko lurraldeetan, eta bost milioi inguru jarraitzaile ditu (duela mende bat baino ehun bider gehiago). 

Haren hazkunde eta hedapenaren historia estuki lotuta dago Bahá’í Fedearen bi pertsona funtsezkoekin: ‘Abdu’l-Bahá eta Shoghi Effendi, haiek okupatu baitzuten Fedearen buruzagitza Bahá’u’lláh hil ondoren. 

Azken atalean esaten zen bezala, Bahá’í Fedearen gobernua demokratikoki hautatutako erakundeetan oinarritzen da. Bi buruzagi horien lana Bahá’u’lláhren borondatea betetzea izan zen. Bahá’í fedearen funtsezko batasunaren zaintzaile gisa bete zuten funtzioak ez du parekorik erlijioen historian.. 
 

“Nire helburua munduaren hobekuntza eta haren herrien lasaitasuna lortzea besterik ez da”. Bahá’u’lláh


Ondorengotzaren arazoa funtsezkoa izan da erlijio guztietan. Puntu horren porrotak zisma iraunkorrak utzi ditu ondorio gisa. Gaur egun, 2.000tik gora sekta kristau daude, 1.000 islamiko eta antzeko zatiketak hinduismoan, budismoan eta judaismoan. Haietatik sortutako sektetatik asko eskritura sakratua interpretatzeko autoritatea nork zeukan erabakitzeko orduan desadostasunak gertatu zirelako sortu ziren.
 

Bahá’u’lláh zisma saihesteko prozedura itxuraz sinple batez baliatu zen: Testamendu bat idatzi zuen. Hartan, Bere seme nagusia ondorengo izendatzeaz gain, Bere idatziak interpretatzeko eta komunitatearen batasunerako puntu fokal bilakatzeko autoritatea ere eman zion.  



‘Abdu’l-Bahá: Maisua

Atzera begiratuz, argi geratzen da Bahá’u’lláhk arreta handiz prestatu zuela ‘Abdu’l-Bahá ondorengotzarako. ‘Abdu’l-Bahá 1844ko maiatzaren 23an jaio zen, Báb-ak Bere adierazpena egiten zuen gau berean. Txikitan Bere Aitaren patua ere jasan zuen babitarren aurka zuzendutako lehen jazarpenetan.  
 

“Jainkoaren erlijioa maitasun eta batasunerakoa da; ez ezazu etsaitasun eta desadostasunerako arrazoi bihurtu”. Bahá’u’lláh


Zortzi urte zituen Bahá’u’lláh ziega batean sartu zutenean. Ikustera joan zenean, Bere Aitaren lepotik zintzilik burdin uztaiak eta kateak ikusi zituen.
 

Urteak joan, urteak etorri, ‘Abdu’l-Bahá Bere Aitaren lagunik hurbilena bilakatu zen, eta Haren mandatuz eginkizun garrantzitsuak egin behar izan zituen. Haien artean, Bere Aita bisitatzera zihoazenei aurretik elkarrizketa bat egitea, inposaketa fribolo edo asmo txarrekoetatik babesteko helburuz.  

Akkán, preso zeuden bahá’í guztiak sukar tifoideo, malaria eta disenteriaz gaixotu zirenean, ‘Abdu’l-Bahá pazienteak garbitu, zaindu eta elikatzeaz arduratu zen. Harik eta Hura ere gaixotu zen arte. Hilabete eman zuen egoera kritikoan. Eskuzabaltasun, erudizio eta umiltasun handi horiek, Bahá’u’lláhk Berak zion miresmen nabarmenak lagunduta, “Maisu” titulua ekarri zioten ‘Abdu’l-Bahári, termino hori bahá’ítarrek ‘Abdu’l-Baház hitz egiterakoan oraindik ere erabiltzen dutelarik. 

Bahá’u’lláh hiltzean, eta Haren Testamenduan adierazten zena alde bat utzita, Haren senitarteko batzuek, inbidiaz amorratuta, ‘Abdu’l-Baháren lekua hartzen saiatu ziren. 

Esanguratsua da, beste erlijio batzuek jasandako zismak nolako bizkortasunaz hedatu ziren kontuan hartuz, ezein talde disidentek Bahá’í Fedean bereizketa iraunkorrik lortu ez izana. Izan ere, talde bakoitza desegin egin zen haien hurrenez hurreneko buruzagiak hiltzean; horri zor zaio irautea lortu duen sekta edo azpitalderik ez izatea. Bahá’ít-ek “Hitzarmena”ren indarrari [Ikus 49. orr.] egozten diote batasun hori. continuesjarraitzen da


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p48_small.jpg (3734 bytes)

‘Abdu’l-Bahá Parisen, 1911.


p50_small.jpg (2626 bytes)

'Abdu’l-Bahá gaztetan


© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik