magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz


Mende bat hazten eta hedatzen

 

'Abdu’l-Bahák paper funtsezkoa egin zuen Bere Aitaren mundu ikuspena mendebaldeko jendeak uler zezakeen moduan azaltzeko orduan, eta lorpen horrek izugarri bizkortu zuen Bahá’í Fedearen eraldakuntza, Ekialde Hurbileko jende baten mugimendu txiki bat izatetik egungo mundu mailako erlijioa izatera pasatuz. 

Bere Aitaren heriotzaren ondoren, ‘Abdu’l-Bahák Inperio Otomanoaren gatibu jarraitu zuen. Gutunei eta Palestinara bidaiatzen zuten mendebaldeko sinesleekiko harreman zuzenari esker, Fedea Ekialde Hurbiletik haratago zabaldu ahal izan zuen. 

Turkiar Gazteen iraultzari esker, ‘Abdu’l-Bahák bidaiatzeko askatasuna eskuratu ahal izan zuen. 1911ko abuztuan, Lurralde Santua atzean utzi eta lau hilabeteko bidaialdi bati ekin zion. Paris eta Londresen izan zen, hiri haietan mendebaldeko lehen sinesleekin bildu zelarik, baita egunero hitzaldiak eman ere Bahá’í Fedeaz eta haren printzipioez.  

Hurrengo udaberrian, ‘Abdu’l-Bahák Europa osora, Estatu Batuetara eta Kanadara eramango zuen urtebeteko itzuli bati ekin zion. Bisitaldi hark asko bizkortu zuen Bahá’í Fedearen hedapena lur haietan.  

Bisitatu zituen Iparramerikako 40tik gora hirietan txalo artean eta begirune handiz hartu zuten nola sinesleek hala sinesgabeek. Hiriz hiri jendeaurrean ager zedin gonbidatu zuten, eliza eta sinagogatan, baita erakunde eta elkarte ospetsuen artean ere. 

Haren ondorioz, Bahá’í Fedea sendotu egin zen erreforma sozial eta berrikuntza erlijiosoa zekarren indar handi bat bezala. Bahá’u’lláhren mezua -gizarte humano berri eta baketsu baten aldeko deialdia barne- mundu industrializatuaren aurrean aldarrikatua izan ondoren, sinesle irmo belaunaldi berri bat gaineratu zen Federa. 

‘Abdu’l-Bahák plan sakon bat ezarri zuen Fedeari nazioarteko hedapena emateko. Iparramerikan bizi ziren sinesleei idatzitako gutun sorta batean, mandatu bat eman zien: mundu osoan hedatu eta Bahá’í Fedea eta haren printzipioak jakinaraztekoa. 

‘Abdu’l-Bahá Lurralde Santura itzulia zen Lehen Mundu Gerra hasi orduko. Mendebaldean emandako hitzaldietan gatazkaren hurbiltasunaren gaztigua eman zuen, baita eskatu ere nazio komunitate gisako zerbait antola zedin gerra hura geldiarazteko. 

Gerran zehar, ‘Abdu’l-Bahák praktikara eraman zituen Berak eta Bere Aitak predikatutako printzipioak. Esate baterako, Berak pertsonalki gainbegiratu zuen Tiberiades lakuaren ondoan abiatutako nekazal proiektu bat, zeinari esker eskualdeak gari hornidura eskuratu ahal izan baitzuen, hartara gose arriskua uxatuz. Gerra ostean, ‘Abdu’l-Bahá Zaldun izendatu zuen Gobernu Britainiarrak. continues jarraitzen da. 

 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p52_small.jpg (4120 bytes)

1913ko azaroaren 13an, ‘Abdu’l-Bahá ohorezko gonbidatua izan zen New York hiriko Great Northern Hotelean egindako bazkarian. Iparramerikari egin zion bisitaldia funtsezkoa izan zen Mendebaldeko bahá’í erkidegoa sendotzeko, egite hori Fedeak mundu mailan ezagutuko zuen hedapenaren aitzindaria izan zelarik.


p53_small.jpg (2980 bytes)

‘Abdu’l-Bahá Alemanian (1913).


p54_small.jpg (2443 bytes)

1912an, Iparramerikan zehar egindako itzulian, ‘Abdu’l-Bahák elkarte eta erakunde ugari eta ospetsuei berba egin zien. Esaterako, Washington, D.C.n egon zen bitartean, Eliza Unibertsalistan, Howard Unibertsitatean, Bethel Literary Societyn eta Elkarte Teosofikoan hitz egin zuen. 1912ko maiatzaren 3an egindako argazki honetan, ‘Abdu’l-Bahá bahá’í talde batez inguratuta agertzen da Chicagoko (Illinois) Lincoln Parkean.


© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik