| 1921eko azaroaren 28an, Abdul-Bahá lasaitasun osoz hil zen lo zegoen
bitartean. Bere aita bezalaxe, Abdul-Bahá kezkatuta zegoen Bere heriotzaren
ondoren gerta zitekeen zisma baten arriskuaz. Beraz, Hark ere Testamendu argi eta
esplizitu bat utzi zuen idatzita, Baháulláhk ezarritako Hitzarmena zabaldu
egiten duena.
Bere agirian, Abdul-Bahák
Bere biloba Shoghi Effendi izendatzen zuen ondorengo, Baháí Fedearen Zaindari
gisa. Zaindaritza erakundea Baháulláhk Berak aurreikusitakoa zen.
Bere funtzioak betetzean, Shoghi Effendi
baháí irakaspenen interprete baimendu gisa ari zen. Shoghi Effendi Akreko San
Joanen jaio zen 1897ko martxoaren 1ean. Bere haurtzaroko zati handi bat
Abdul-Baháren alboan eman zuen. Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean ikasi
zuen, eta ondoren, Ingalaterrako Oxford Unibertsitatean. Heziketa hari esker, aise
menderatu zuen ingeles hizkuntza, eta mendebaleko kulturaren ezagupen handia lortu.
Shoghi Effendiren ministerioan zehar,
Baháí Fedea benetako erlijio global bilakatu zen. Abdul-Bahá hil
zenean 100.000 baháí inguru zeuden, gehienak Iranen edo Ekialde Hurbileko
herrialdeetan bizi ziren iraniarrak. Jarraitzaile gutxi batzuk Indian, Europan eta
Iparramerikan bizi ziren. Guztira, 35 herrialdetan zeuden baháí fededunak. Shoghi
Effendi 1957an hiltzean, alegia, 36 urte ondoren, baháí-en kopurua 400.000ra igoa
zen, eta 250 herrialde, lurralde eta koloniatan bizi ziren.
Shoghi Effendiren gutunek arauak ematen
zituzten hautes prozesuaz eta talde mailako erabaki hartzeaz, Baháí Fedearen
ezaugarriak baitira. Garai hartan abiatzen ari ziren baháí erakundeei ere idatzi
zizkien gutunak. Haietan gai sorta oso zabal batean Baháulláhren irakaspenek
zituzten ondorioak esplikatzen zituen, gaiak famili bizitzatik munduko gobernuraino joan
zitezkeelarik. Argitu egin zituen Baháí Fedeak beste erlijio eta doktrinekin
zituen harremanak. Haren idazkiek, zuhurrak eta zorrotzak, argitu egin zuten baháí
ikuspuntua arazo moral, teologiko eta historikoetan.
Baina gutun haietan, beharbada,
garrantzitsuena Fedearen hazkundeari dagokionez zera da, haiei esker baháí munduak
laguntza iturri etengabe bat eskuratu zuela. Baháí Fedea gaur egun denek begirunez
ikusten badute ere, hogeita hamar, berrogei eta berrogeita hamargarren hamarkadetan
edozein baháí susmagarri izan edo barregarritzat hartua izateko arriskuan zegoen.
Shoghi Effendik Baháí Fedea garai
honetarako Jainkoaren errebelazio gisa aurkeztean izan zuen ikuspen argitasunak eta finean
garaile geratuko zela halako konbikzio sendoz sinesteak indarra eman zioten sinesle
belaunaldi berri bati, zeina kopuruari dagokionez eskasa izan arren, Baháulláh-ren mezua munduko bazter guztietara
zabaltzeko ardura izan baitzuen.
Justizia Etxe Unibertsala
Shoghi Effendi 1957an hiltzean, Fedeak
toki eta nazio mailako Batzar Izpiritual kopuru nahikoa zeukan Justizia Etxe Unibertsala,
hots, Baháulláh-k aurreikusitako nazioarteko
gobernu erakundea, hautatzeko.
Baháí-entzat, 1963ko apirilaren
1ean halako itxaropena piztu zuen Justizia Etxe Unibertsala abiatzea garrantzi izugarrizko
gertakaria izan zen. Baháulláh-k agindua
baitzuen Berak sortutako erakunde hura hutsik gabe gidatuko zuela bere erabakietan.
Handia da zure bedeinkapena, oi, lurra, Jainkoaren jarleku bilakatua
izan baitzara, eta Haren tronu boteretsuaren egoitza izateko aukeratua. Baháulláh |
Urte hartan boto sekretoz hautatutako bederatzi kideak lau
kontinentetatik zetozen, hiru tradizio erlijioso handitatik (judua, musulmana eta
kristaua) eta jatorri etniko desberdinetakoak ziren. Harrez geroztik, Justizia Etxe
Unibertsalerako hauteskundeak bost urtero egin izan dira [Ikus
46. orrialdea].
Baháí Fedearen erakunde gorena den
aldetik, Justizia Etxe Unibertsalak mundu osoko Baháí Erkidegoaren hazkunde eta garapena
zuzentzeko egitekoa hartu zuen bere gain. Hori lortzeko, plan sorta bat formulatu zuen,
bakoitzak hiru eta bederatzi urteen arteko iraupena zuelarik, baita hedapen eta
aintzatespen mailako zenbait helburu jakin ezarri ere.
1963an, Baháí Fedeak 400.000
sinesle inguru zeuzkan. Baháí-ak 11.000 lekutan zeuden finkatuta, nazio eta
eskualde mailako 56 komunitatetan antolatuta. 1992an 5.000.000 baháí inguru
zeuden, 116.000tik gora lekutan finkatuta eta nazio mailako 165 erkidegotan antolatuta.
|