Baháí-ek sinesten dute Baháí Fedearen ezaugarri
nagusia, batasuna, Jainkoak gizateriari egindako promesan oinarritzen dela, hots,
Baháulláhren heriotzaren ondoren gidaritza izpiritualak jarraitu egingo
zuela zioena. Promesa hori Hitzarmena edo Aliantza bezala da ezaguna.
Jainkoaren eta gizateriaren artean
Hitzarmen bat egotearen ideia ezaguna egiten zaie beste erlijioetako jarraitzaileei,
jakina. Judu askok uste dute Jainkoak Hitzarmen bat ezarri duela, zeinaren arabera
gidatuko dituela agintzen baitie baldin eta Bere legeak betetzen badituzte. Era berean,
hainbat eta hainbat kristauk uste dute Jesusek antzeko aliantza bat abiatu zuela Bere
jarraitzaileekin..
Baháí-entzat,
Baháulláhk egindako Hitzarmenak egiaztatu egiten du Jainkoak gizateria
gidatuko zuelako promesa, eta jarraikortasuna bermatzen duen sistema da orobat. Zehazki,
Hitzarmena Baháulláhren ondorengotzarekin identifikatzen da, Haren
Testamenduan xedatzen den bezala. Ondorengotza Baháulláhrengandik
Abdul-Bahá Haren semearengana pasatzen da, eta ondoren
Abdul-Bahárengandik Shoghi Effendirengana, eta handik Justizia Etxe
Unibertsalera.
Baháulláhren aliantzari
leial izatea Jainkoaren Mezulari den aldetik obeditzea da. Horrek izendatutako ondorengoen
autoritatea onartzea dakar, eta Bere Fedearen aurrerabiderako utzi zituen xedapenei
atxikitzea. Baháí batek Hitzarmena hausten du Baháulláhk ezarritako
autoritatea baztertzen edo hondatzen duenean bere burua baháítzat jotzen duen
bitartean. Halako ekintza bat batasunari erasotzea da, alegia, Fedearen ezaugarri
nagusiari erasotzea.
Halako jokabide batekin jarraitzen duen
edonori Hitzarmen hausle esaten zaio, eta horrenbestez ez zaio baháí erkidegoan
sartzen uzten. Pertsona horri berriro eman dakioke sartzeko aukera, baldin eta benetako
gomuta erakusten badu.
Errakuntza moralek, esate baterako,
baháí bizimoduaren ereduari ez atxikitzea, ez dakarte Hitzarmenaren erabateko
haustura.
Datozen orrietan:
|