Joan den mendean barrena, Iraneko baháí-ek jazarpenak jasan
zituzten. 1979an, iraultza islamikoaren garaipenarekin batera, jazarpena sistematiko
bihurtu zen. 200dik gora baháítar izan dira exekutatu edo erailak, ehundaka batzuk
gehiago espetxeratuak izan dira, eta hamar milaka lagun lan, pentsio, negozio zein lan
egiteko aukerarik gabe geratu dira. Gobernuak debekatu egin ditu baháí egitura
administratibo guztiak. Leku sakratuak, santutegiak eta kanposantuak konfiskatu, birrindu
edo larriki hondatuak izan dira..
Baháí erkidegoaren 350.000 kideek herrialdeko
gutxiengo erlijiosorik handiena osatzen dute. Baháí-ek beren sinesmenengatik
soil-soilik jasan dute opresioa. Azken urte hauetan, Iraneko eta beste leku batzuetako
fundamentalista islamikoek Islamerako mehatxu gisa ikusten dute Baháí Fedea, eta
horregatik heresetzat jotzen dituzte baháí-ak. Klero musulmana bereziki
nahigabetuta dago Fedeak emakume eskubideei dagokienez duen izaera aurrerakoiarengatik,
egiaren ikerketa libreaz duen printzipioarengatik eta haren ezkuntz planteamenduengatik.
1983ko ekainean, agintariek 10 emakume eta neskato
baháí atxilotu zituzten. Karguak: haurrei Baháí Fedeari buruz eskolak
ematea (tradizio kristaueko herrietan izaten den katekesiaren baliokidea).
Emakumeek tratu txarrak jasan zituzten, fisikoak zein
psikikoak, beren Fedeari uko egin ziezaioten (alternatiba hau ematen zaie beti
baháí presoei). Haatik, Iranen atxilotutako gehienek bezala, ez zuten beren
sinesmenez arnegatu eta, horrenbestez, exekutatu egin zituzten.
Nazioarte mailan protesta irmoak altxatu ziren jazarpen
haren aurka. Mundu osoko egunkarietako milaka artikuluk islatu zuten Iraneko
baháí-en egoera. Nazioarteko erakunde garrantzitsuek, Europako Parlamentua eta
beste zenbait herrialdetako legebiltzarrak barne, kondena ebazpenak onetsi zituzten,
haietan baháí iraniarrei buruzko kezka azaltzen zelarik. Eta are garrantzitsuagoa,
Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeak eta Batzar Orokorrak urtero onetsi izan dituzte
ebazpenak, Gobernu iraniarrari presio egiteko giza eskubideen mailako nazioarteko
hitzarmenak bete ditzan.
90. hamarkadaren hasieran, nazioarteko aldarri horri
erantzunez, motelduak ziren jazarpenaren alderdi bortitzenak, baina hala ere 1992an 50
urteko enpresari baháí bat eraila izan zen Gobernuak hala aginduta. Iraneko
baháí-ek oraindik ere ez dauzkate kultu askatasuna erabiltzeko funtsezko bermarik.
Etengabeak dira nazioarteko ahaleginak haien emanzipazioa eskuratzeko.
Datozen orrietan:
|