Baháí Fedearen administrazio erakundeek
erabakiak hartzeko sistema liskarrik gabe bat erabiltzen dute beren maila guztietan,
kontsulta bezala ezaguna.
Baháulláhren Idazkietan
finkatu ziren kontsultaren printzipioak. Egia bilatzeko eta adostasuna lortzeko prozesu
gisa, kontsulta printzipioak gai sorta zabal batean aplika daitezke, edo, bestela esanda,
elkarlana eta erabakiak beharrezkoak diren esfera guztietan. Printzipio hauek erabiltzen
dira, ez bakarrik erakundeetan, zeren eta baháí-en negozioetan, baháí-ek
zuzendutako ikastetxeetan eta baháí familien egunero bizitzan ere erabiltzen
baitira.
Benetan diotsuet hau dela gizateriak Agindutako Haren Aurpegia ikusi
eta Haren Ahotsa entzun ahal izango duen Eguna Baháulláh |
Funtsean, kontsulta adostasuna lortzen saiatzen da, halako moldez non
parteak batu egiten baitira, banandu beharrean. Iritzi desberdintasunak adieraztera
bultzatzen du, eta erabaki hartze sistema tradizionaletan hain zabalduta dagoen boterea
lortzeko borroka kontrolatzen du.
Baháí kontsulta ondoko
printzipioetan oinarritzen da:
Informazioa askotariko
iturrietatik bildu behar da, eta ikuspuntu dibertsitatea bilatuz betiere. Horrek esan nahi
du ahalegin bereziak egin behar direla abokatu, mediku edo zientzilariak bezalako
adituekin kontsultatzeko aholku bila. Esan nahi du orobat informazioa espezialitate
tradizionaletatik kanpo bilatu behar dela, edo bestela erkideek, jatorri desberdinekoak
askotan, adierazten dituzten ikuspuntuak kontuan hartzen ahalegin.
Eztabaidetan zehar,
partahartzaileek saiatu behar dute ahalik eta zintzoen jokatzen, baina beti besteen
ikuspuntuetan benetako interesa mantenduz. Eraso pertsonalak, ultimatum bat botatzea edo
aurrejuzkuz beteriko baieztapenak egitea ekintza bereziki gaitzesgarriak dira.
Ideia bat aurkezten
denean, talde osoak bereganatu egiten du. Kontzeptu hau, sinplea iruditu arren, agian
kontsulta osoko sakonena da. Erregela horren arabera, ideia guztiek pertsona, azpitalde
edo interesatu sektore batenak izateari uzten diote. Printzipio hau taxuz betetzen denean,
erraztu egiten da zerbitzatzeko desio zintzo batek bultzatutako ideiak sortzea, eta ez
handitze pertsonaletik edo eskola egiteko desio batetik sor daitezkeen ideiak.
Taldea batasuna lortzen
ahalegintzen da, baina gehiengoaren botoa nahikoa izan daiteke erabaki bat aurrera
eramateko. Printzipio honen alderdi garrantzitsu bat honako hau da, hots, ulertu egin
behar dela erabaki bat hartu ondoren talde osoak batasunez jardun behar duela, bere
garaian ideia zenbatek bultzatu zuten kontuan hartu gabe.
Zentzu honetan, kontsultan ezin gerta daitezke gutxiengoaren
txosten partikularrak edo oposizioaren jarrera hartzeak. Aitzitik,
baháí-ek uste dute erabaki bat okerra baldin bada, hori agerian geratuko dela
gauzatzen denean, baina hori gertatuko da soil-soilik erabakia hartzen duen taldeak, eta
jakina, erkidego osoak, laguntza zintzoa ematen badiote.
Batasunarekiko
konpromisoak bermatu egiten du erabakiak porrot egiten badu errua ideiari berari egoztea,
eta ez erkidegoen laguntza ezari edo aurkarien ekintza tematiari.
Zuen Jainko Errukitsu den Horrek bihotzean gordetzen
du giza arraza osoa arima bakar eta gorputz bakarra bezala ikusteko irrika
Baháulláh |
Berriro ere, printzipioa batasunaren indarraren inguruko konbikzio
sendo batean oinarritzen da. Baháulláhren seme Abdul-Bahák
adierazi zuen baháítarrek ahalegindu beharko luketela edozein gaitan adostasunera
iristen:
Arazo batean bat
etortzea, baita huts eginda ere, arrazoi izan eta desadostasuna adieraztea baino hobea da,
desadostasun horrek zimendu jainkotiarrak hondatuko baititu. Parte batek arrazoi izanda
ere, desadostasunak kalte ugari sortuko ditu; baina bi parteak ados jartzen badira, baita
huts eginda ere, batasunaren esparruan egiak distiratuko du eta errakuntza zuzenduko
da.
Datozen orrietan: