Hautapenez
nahiz izendapenez erakundeetan zerbitzatzeko hautagaiak gizon zein emakumeak izan
daitezke, baina Justizia Etxe Unibertsalean parte hartzea gizonezkoei mugatuta dago.
Baháulláhk berak hala
erabaki zuen, eta horrenbestez Baháí Fedearen alderdi aldaezina da, Justizia Etxe
Unibertsalak bi generoen arteko erabateko berdintasuna sustatzeko duen erantzukizuna
bezain aldaezina. Baháulláhk ez zuen azalpenik eman baháítar
administrazioaren ezaugarri honetaz. Horregatik, motibuen inguruan espekula badaiteke ere,
ez dago jarrera baháítar bateratu bat gai honen inguruan. Gaur egun esan daitekeen
gauza bakarra da fede kontua dela.
Abdul-Bahák adierazi zuen
halako erabaki baten azpian dagoen jakintza agerian geratuko zela etorkizunean: Luze gabe -azaldu zuen- goian dagoen eguzkia
bezain argi azalduko zaigu.
Datozen orrietan: