Genesiaren hitzen arabera,
Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure antzeko, gure irudiko».
Esaldiak adierazten du gizakiak Jainkoaren antza eta irudia dituela, hau da, Jainkoaren
perfekzioak (bertute jainkotiarrak) giza errealitatean islatu edo errebelatu egiten
direla. Eguzkiaren argia eta distira ispilu pulitu batean gloria eta handitasunez islatzen
diren bezala, halaxe irradiatzen direla pertsona baten bihotzaren sakonetik
Jainkotasunaren kualitate eta atributuak. Hauxe da ebidentzia: gizakia izakien arteko
nobleena da (...).
Aurki dezagun,
bada, xehetasun osoz zertan den Jainkoaren antz eta irudi hori eta zein irizpide edo
ereduren bidez neurtu eta balioesten diren. Irizpide bakarra harengan errebelatzen diren
bertute jainkotiarrena izan behar du. Horrenbestez, kualitate jainkotiarrak dauzkan gizaki
oro, zeruaren perfekzio eta ezaugarri moralak islatzen diren gizaki oro, atributu
goraipagarri eta idealak adierazten dituena, gizaki hori benetan dago eginda Jainkoaren
antza eta irudiaren arabera. Gizaki batek ondasunak baditu, esan al dezakegu Jainkoaren
antza eta irudia dituela? Edo ohorea eta ospea al dira hurbiltasun jainkotiarraren
irizpidea?
Arraza
kolorearen probaz balia al gaitezke gizaki batek larruazal kolore jakin bat duenean
-zuria, beltza, marroia edo gorria dela- bere Sortzailearen benetako irudia dela? Beraz,
ondorioztatu beharrean gaude kolorea ez dela ez irizpide ez epai elementua, eta ez duela
garrantzirik, larruazalaren kolorea naturaren gertakaria baita. Gizakiaren izpiritu eta
inteligentzia funtsezkoak dira (...). Horrenbestez, jakin bedi larruazal koloreak eta
arrazak ez dutela inongo garrantzirik. Jainkoaren antza eta irudia dituena eta dohai
jainkotiarrak erakusten dituena, hori da onargarria Jainkoaren Atalasean. Zuria, beltza
edo beltzarana izatea, bost axola. Gizakia ez da gizaki soil-soilik ezaugarri
fisikoengatik. Haren izpirituak eta inteligentziak ematen dute haren neurri eta zuhurtzia
jainkotiarren irizpidea (...).
Gizaki baten
bihotza puru eta garbia izan daiteke haren larruazala beltza izanda ere; edo haren bihotza
beltza eta bekatuz betea egon daiteke haren larruazalaren kolorea zuria izan arren. Izaera
eta bihotz purutasuna dira garrantzizkoena.
-1912ko apirilaren 30ean Chicagoko
(Illinois) Handell Hall delakoan egindako Koloreko Jendearen Aurrerabidearen aldeko
Elkartearen Laugarren Nazio Konferentzian Abdul-Bahák emandako hitzaldi baten
zatiak
Datozen orrietan:
|