|
|
|
Abdul-Baháren
portreta |
Gutxitan ikusi dut hainbeste
hunkitu nauen itxura zuen pertsona bat. Gizon tantai eta indartsua, masta bezain tentea,
turbante eta jantzi zuria soinean, sorbaldaraino iristen zaizkion kizkur beltzekin,
intelekto sotila eta borondate makurrezina salatzen dituen betarte zabal eta sendoa,
belatzarenak bezain begi zorrotzak eta hazpegi nabarmen baina atseginak, halakoa izan zen
Abbás Effendi Maisua esaten diotenaren izan nuen lehen irudipena (...).
Berarena den arraza ele erraz eta sotilean nekez aurki zitekeen -hala uste izatera
ausartzen naiz- berba errazagoko, argudiotan azkarrago, adibideak bilatzean trebeago eta
judu, kristau eta musulmanen liburuak hobeto ezagutzen zituen pertsonarik. Kualitate
horiek, haren itxura aldi berean maiestatiko eta adeitsuarekin batera, bere aitaren
jarraitzaileen artean gozatzen zuen eragin eta estimuaren aurrean aho zabalik ez geratzen
lagundu zidaten. Gizon horren handitasun eta indarraren inguruan ezin dezake ikusi duen
inork zalantza izpirik izan.
-Edward Granville Browne,
Cambridgeko aditu ospetsua,
1890ean bildu zen estreinako aldiz
Abdul-Bahárekin.
Datozen orrietan:
|
|
"Bahá'í-ak,
Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua". |
|
Atzera | Gora | Hurrengora |
|
|
 |
`Abdu'l-Bahá |
|
|
|
|
|
|
|