Baháulláh
k ezarritako egituraren arabera,
Baháí Erkidegoek beren arazoak gobernatzeko erabiltzen duten sistemak kolokan
jartzen ditu demokraziaren barne mugen inguruan boladan dauden ideiak..
Baháí irakaspenek gobernuei eta
haien legeei obedientzia ematearen garrantzia ere azpimarratzen dute. Baháí-ek
karguak izan edo izendapen politikokoak ez diren postuetarako izendapenak onar baditzakete
ere, ez dute alderdi politikan parte hartzen, ezta alderdi edo hautagaien inguruko
eztabaidetan ere. Pertsona gisa, ordea, baháí-ek botoa eman dezakete
hauteskundeetan beren kontzientziari jarraiki.
Nola finantzatzen diren baháí-ak
Baháulláhk
debekatu egin zuen kanpoko iturrietatik etorritako fondoak onartzea baháí
helburuetarako. Horrenbestez, baháí erakundeak soil-soilik Baháí Fedearen
kide aintzatetsien ekarpenen bidez finantzatzen dira.
Baháí-ei erregularki Baháí
Fondoetara dirua eman dezaten adore ematen zaie. Eskuarki, toki eta nazio mailako
finantzez 19 Egunen Jaietan hitz egiten da. Nolanahi ere, banakoen diru emateak
borondatezkoak eta zorrozki konfidentzialak dira.
Datozen orrietan: