Hil aurretik, Baháulláhk adierazi zuen Berak
fundatutako Fedearen mundu mailako egoitza Haifa-Akká inguruan kokatu behar zela, gaur
egun Israel den aldearen iparrean. Eskualdea Baháí Fedearen bihotz izpiritual eta
administratiboaren etxea da.
Baháulláhren eta Báb-aren
gorpuzkinak inguru horretan aurkitzen dira. Báb-aren Mausoleoaren kupula urreztatua
Karmel Mendiaren magaletan dago kokatuta, eta Baháulláhren Santutegia
Bahjín dago, Akkáren inguruko leku batean, badiaren beste aldean. Bi puntu horiek,
lorategi ederrez inguratuak, baháí munduaren bi leku sakratuenak dira.
Baháí Fedearen zentro
administratiboa Haifan dago, zehazki Karmel Mendian. Báb-aren Mausoleoa baino goraxeago,
sigi-saga doan bide baten goialdean, eta lorategi eskerga baten parte bezala,
Baháí Fedearen nazioarteko gobernu erakundea den Justizia Etxe Unibertsalaren
egoitza dago. Eraikin horretan eta inguruko beste batzuetan, 50 herrialdeetatik datozen
500 bat pertsonak munduko baháí erkidegoaren nazioarteko arazoak administratzen
dituzte.
Haifatik, informazioa nazio mailako
baháí erkidegoetara igortzen da; nazioarte mailako helburu eta planak hedatzen
dira; garapen ekonomiko eta sozialerako proiektuen jarraipena egiten da; estatistikak
bildu eta landu egiten dira; eta nazioarte mailako fondoak administratzen dira. Badago
orobat nazioarte mailako artxibategien eraikin bat, Bertan Báb-a, Baháulláh
eta Abdul-Baháren bizitzekin zerikusia duten erlikia, idazki eta objektu
anitz gordetzen dira.
90. hamarkadaren hasieran eraikuntza fase
berri bati ekin zitzaion, zeinak Fedearen hedapen azkarraren isla baita. Lurrak labakitu
dira terraza sorta bat egiteko Báb-aren Mausoleoaren gainetik eta azpitik. Lan berdinei
ekin zaie bertan eraikin instituzionalak ezartzeko, guztia 150 milioi dolarretik gorako
aurrekontua duen programa baten barruan.
Urtero, mundu osotik etorritako milaka
erromes joaten dira Santutegietan otoitz egitera eta meditatzera. Baháí-en leku
sakratuak ere bisitatzen dituzte. Erromesaldi horietan munduko leku guztietako pertsonak
abiatzen dira, eta Fedeari kohesio eta integrazio soziala emateko balio dute.