magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Bahá'í-ak

MUNDU MAILAKO ERKIDEGO BAT

Bahá'í Fedea, duela mende t'erdi sortua, mundu mailan hazkunderik handiena izaten ari diren erlijioetako bat da gaur egun. Bost miloitik gora jarraitzaile ditu gutxienez 232 herrialde eta mendeko lurraldeetan banatuta, eta bigarren erlijio bilakatu da hedapen geografikoari dagokionez, gainerako erlijio guztiei, kristautasuna izan ezean, aurrea hartu dielarik. Bahá'í-ak 116.000tik gora lekutan bizi dira, mundu osoan barrena banatuta. Halako hedapenak ezin hobeto islatzen du erlijio honek munduko herritargoaren alde egiten duen apostu sendoa. 

Bahá'í Fedearen izaera globala bere kideen osaketan islatzen da. Bahá'í-en mikrokosmoan ordezkatuta daude nazio, talde etniko, kultura, lanbide eta klase sozial ia guztiak. 2.100 inguru talde etniko eta tribaletako partaideak ditu. 

Giza multzo zabal horrek zisma zein fakziorik gabeko erkidegoa osatzen duenez, Lurreko erakunderik dibertsoen eta hedatuena izango da beharbada Bahá'í Fedea. 

Bahá'í Fedearen Fundatzailea Bahá'u'lláh izan zen. Teheraneko noble pertsiar hark, XIX. mendearen erdialdean, bere printzipe bizitza alde batera utzi eta jazarpenek eta estuasunak markatutako bideari lotu zitzaion. 

Bahá'u'lláhk Jainkoaren Mezulari berri bat zela aldarrikatu zuen, ez gehiago, ez gutxiago. Haren biografiak, lanak eta eraginak antzekotasun handia dute Abraham, Krishna, Moisés, Zoroastro, Buda, Cristo eta Muhammad-en bizitzekin. Bahá'u'lláhrengan Jainkoaren Adierazpen berriena ikusten dite Bahá'í-ek, Jainkoaren mezularien ilarari jarraitzen diona. 
 

" Egun honetan barreiatu dira Jainkoaren opari bikainenak gizakien gainean, Egun honetan emana izan zaie diren gauza guztiei graziarik indartsuena". --Bahá'u'lláh--

Batasuna da Bahá'u'lláhk aldarrikatutako funtsezko mezua, Jainkoa bakarra eta giza arraza bakarra dagoela erakusten baitu, baita munduko erlijio desberdinak etapak izan direla ere Jainkoaren borondatearen errebelazioan."Egun honetan -dio Bahá'u'lláh-k- gizateria bere heldutasun kolektibora iritsi da. Erlijio guztietako eskriturek agintzen zuten bezala, munduko herriek gizarte global batean modu baketsuz integratu beharko duten garaia heldu da. "Lurra herrialde bakarra da eta gizateria bertako hiritarrak". 

Bahá'u'lláhk fundatutako fedea, erlijio independenteen artean berriena, zenbait zentzutan nabarmentzen da bere ahizpen artetik. Esate baterako, administrazio sistema unibertsal bat duelako, zeinaren bidez urtero hautatzen diren bahá’í gobernu organoak 18.000tik gora lekutan. 

Gaur egungo arazo sozialak konpontzeko ere sistema berezia du (batzuetan are erradikala ere). Bahá’í Idazkiek eta haien jarraitzaileek bultzaturiko mota guztietako jarduerek egungo bizitzaren ia esparru guztiak lantzen dituzte, hala nola dibertsitate kulturala eta inguramenaren kontserbazioa ulertzeko era berriak, dezentralizazioa erabakiak hartzeko orduan, edo etika eta famili bizitzarekiko konpromiso berritua, "Mundu Ordena Berri" baten alde egindako deia ahaztu gabe. 

Baina Fede honen lorpenik handiena bere batasuna da. Beste erlijioetan ez bezala -eta mugimendu politiko eta sozialetan, zer esanik ez-, Bahá’í Fedeak lortu egin du banaketa sektariora eramaten duen bulkada iraunkor horri eustea. Iraganeko erlijioena bezalako historia iskanbilatsua jasan badu ere, haren batasuna ez da inoiz hautsi. 

Azken ehun urteotan, Bahá’u’lláhk aldarrikatutako mundu mailako bateratze prozesuak aurrerapauso handiak egin ditu. Prozesu historiko berrien ondorioz, arraza, klase, nazio zein sinesmen oztopo tradizionalak apurka-apurka desagertuz joan dira. Abagune egokia datorrenean, gatazkan dauden indarrek -halaxe iragarri baitzuen Bahá’u’lláhk- zibilizazio unibertsal bat sortu beharko dute. Horregatik, Lurreko herriek aurrean duten zeregin nagusiak beren gizatasun komuna onartzea eta mundu berri bat sortzea dira. 
 

"Jainkoarenganako sinesmenaren indarra iraungiz doa Lur osoan zehar; haren sendabide integroak ez bestek ezingo du berrindartu".   --Bahá'u'lláh--

Gizarte unibertsal bat lora dadin -jakinarazten digu Bahá’u’lláhk-, beharrezkoa da funtsezko zenbait printzipiotan oinarritzea, hala nola: generoen arteko erabateko berdintasuna; erlijio handien funtsezko batasunaren aitorpena; muturreko pobreziaren zein aberastasunaren desagertzea, heziketa unibertsala; zientziaren eta erlijioaren arteko harmonia; oreka eutsigarria naturaren eta teknologiaren artean; eta seguritate kolektiboan eta gizateriaren batasunean oinarritutako mundu mailako sistema federal baten ezarpena. 

Mundu osoko bahá’í-ek adierazten dute printzipio hauekiko adostasuna, batez ere beren eraldatze pertsonal zein komunitarioaren bidez. Aipatu konpromisoaren zati bat islatzen da duela zenbait urte hasita, eskala txikian eta jende apalaren laguntzaz, bahá’í erkidegoa aurrera eramaten ari den garapen ekonomiko eta sozialerako proiektu desberdinetan. 

Toki, nazio zein nazioarte mailako Gobernu batzarren sare batu hau sortuz, Bahá’u’lláhren jarraitzaileek lortu dute mundu mailako komunitate bat sortzea, askotarikoa eta izugarri hedatua, berezko bizi-eredu bat daukana eta gizarteari lankidetza, harmonia eta jarduera sozialeko eredu itxaropentsu bat eskaintzeko gai dena. Leialtasun banatutako mundu honetan, ez da lorpen makala. 

Aldizkari honek historia horren zati bat bakarrik kontatu nahi du. 

Hurrengo orrietan 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


4.orrko argazkia

1992ko maiatzaren 29an, 170etik gora herritatik zetozen bahá'í bildu ziren Bahá'u'lláh-ren santutegian. Haren heriotzaren mendeurrena ospatzeko egindako bijiliara. Bahá'u'lláh-ren Santutegia Akre-n   dago, Israelen.

6. orriko argazkia

Toki, nazio zein nazioarte mailako gobernu batzarren sare bat dute bahá'í-ek. Argazkian, Bratislavako (Eslovakia) batzar Izpiritualeko kideak, 1991n  lehenbiziko aldiz hautatuak.

7. orriko argazkia

Justizia sozialarekiko konpromisoa mundu osoko Bahá'í erkidegoek lagundutako garapen sozial eta    ekonomikorako 1.300dik gora   proiektuetan gauzatzen da. Proiektu horietako askoren helburua  inguramenaren kontserbazioa sustatzea da. Argazkian, Gwalir-eko (India) Rabbani  bahá'í eskolako ikasleek bultzaturiko    oihaneztapen proiektua

© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik