Mundu mailako edozein erlijioren jarraitzaileen kopurua kalkulatzea lan
konplexu eta zaila da, inondik ere. Munduko zenbait aldetan, jazarpen erlijiosoaren edo
Gobernuaren zapalkuntzaren ondorioz pertsonak ez dira identifikatzen norabide jakin
batean. Beste leku batzuetan, datu bilketa zaila izaten da komunikazio eta antolamenduzko
arazoak direla medio.
Zailtasun hauek gogoan zituztela,
Baháí Mundu Zentroko demografoak saiatu dira beren estimazioetan ahalik eta modu
kontserbadoreenean jokatzen. 1991n egin zuten inkestak ematen duen kopurua 5,000.000
ingurukoa da guztira.
Kalkulaketa horiek apaltasunez egin direla agerian jartzen da datu horiek beste iturri
espezializatuenekin parekatzen direnean. Esaterako, Encyclopædia Britannicaren 1992ri
dagokion Urtekariaren arabera, 5,400.000 baháí inguru zeuden 1991n.
Azken hiru hamarkadetan, baháí-en
kopurua izugarri areagotu da. Kalkulatzen da 1963an, Baháí-en Lehenbiziko Mundu
Batzarrearen urtean, 400.000 baháí inguru zeudela. 1985erako, kopurua 3,500.000ra
iritsi zen.
Bestela esanda, azken sei urteetan
Baháí Fedeari 1,500.000 sinesle atxiki zaizkio; horrek esan nahi du hazkundea %43
ingurukoa izan dela.
Ñabardurak beharrezkoak dira
Baháí Fedearen hazkunde indizea beste erlijioen indizearekin alderatzean.
Baháí demografoek beste erlijioei buruzko estatistikarik egiten ez dutenez, ez
dirudi zuzena gisa honetako konparazioa formulatzea.
MUNDUKO ERLIJIO INDEPENDIENTEEN URTEKO
HAZKUNDE INDIZEA, 1970-1985
3.63% |
Bahá'í Fedea |
2.74% |
Islama |
2.30% |
Hinduismoa |
1.67% |
Budismoa |
1.64% |
Kristautasuna |
1.09% |
Judaismoa |
Nolanahi ere, World
Christian Encyclopædia (Mundu Entziklopedia Kristaua) delakoaren estatistikek, agian alor
honetan gehien errespetatzen den iturria, erakusten dute Baháí Fedea hazkunderik
bizkorrena duten munduko erlijio independenteen artean dagoela. Aipatu iturriak
kalkulatzen du baháí erkidegoa munduan zehar %3,63ko erritmoari jarraiki hazi zela
1970 eta 1985 arteko 15 urteetan.
Datu horiek 1982an, eta 10 urte (1970etik
1980ra) iraun zuen ikerketa baten fruitu gisa, demografo kristau talde batek argitaratu
zuen lanean oinarritzen dira, ikerketaren helburua herrialde bakoitzean kristauen eta
beste erlijioetako sinesleen kopurua zehaztu eta hazkunde proiekzio bat finkatzea zelarik.
World Christian Encyclopædiak ekarritako datu konparatiboak orrialde honetako grafikoan
agertzen dira.
Nahiz datu horiek zaharrak izan, 10
urtekoak, gaur egun ez dago bestelako datu konparatibo fidagarririk erlijio desberdinen
hazkunde indizeei buruz.
Komenigarria da, alabaina, emaitzei
ñabardurak eranstea. World Christian Encyclopædiak berak dioenez, zenbait sekta eta
azpibanaketa kristau eta musulmanetan izandako hazkundea Baháí Fedearena baino
handiagoa izan zen. Hala ere, aipatutako sekta edo azpibanaketa horietatik ezein ez zegoen
finkatuta 100 herrialde baino gehiagotan. Iturri beraren arabera, 1982an (ikerketa
argitaratu zen urtea), Baháí Fedeak 192tik gora herrialdetan zeukan komunitate
kopuru dezentea
Dauzkagun zifra berrienak Encyclopædia
Britannicaren Urtekariak emandakoak dira. Haien arabera, Baháí Fedea ongi
finkatuta dago 205etik gora herrialde eta lurraldetan, eta horrek bigarren lekuan ezartzen
du, barreiadura geografikoari dagokionez, erlijio kristauaren ondoren.
Baháí Mundu Zentroko
estatistikariek kalkulatzen dute 1992an Baháí Fedea 232 herrialde eta mendeko
lurraldetan zegoela finkatuta. |