| Iraganean gauza normala izan da adituek Islamaren sektatzat hartzea
Baháí Fedea, bai Profeta bai haren lehen jarraitzaileak kultura islamiko baten
barruan bizi izan zirelako.
Gaur egun, erlijio adituek aitortzen dute
halako baieztapena egitea kristautasuna judaismoaren sekta bat dela esatea
bezala izango litzatekeela, edo budismoa sinesbide hindua dela esatea bezala.
Baháí-ak beren erlijioa hedatzen
ahalegintzen dira, baháí gutxi dauden guneetara aldatuz. Aitzindaritza
esaten zaio misiolaritzaren forma tradizionaletatik urruntzen den jarduera honi. Eskuarki,
baháí aitzindariek beren burua finantzatzen dute, eta erkidego hartzaileen alderdi
guztietan integratzen dira: bertan egiten dute lan, baita beren zerbitzuak zabaldu ere
tokiko erakundeetan..
Egia izanda ere Jesukristo judua zela eta
Buda hindua, haien mezu erlijiosoak ez ziren izan beren jatorrizko erlijioen
berrinterpretazio hutsak, haiek gainditu egin baitzituzten.
Era berean, Baháulláhk
zimendu izpiritual guztiz berriak ezarri ditu. Haren idazkiak benetako Idazki Sakratuak
dira, eta Haren obrak soberan gainditzen du erreformatzaile erlijioso batena. 1959an
Arnold Toynbee historialariak ohartarazi zuen bezala:
"Bahaismoa [sic] erlijio independente
bat da, Islama, kristautasuna edo munduko gainerako erlijioen parekoa. Bahaismoa ez da
beste erlijio batzuetatik sortutako sekta bat: erlijioa berezia da, ezagutzen diren beste
erlijioen baldintza berberetan.
Hurrengo orrietan:
|