Baháulláh-ren
idazkiek erantzunak eskaintzen dizkiete duela milaka urtez geroztik gizateria harritu
dituen galdera teologiko eta filosofo anitzi: Nor da Jainkoa?, zer da ongia?, zertarako
gaude hemen? Erantzuna ematen diete halaber pentsalari garaikideek giza izaeraz, bakearen
ahalbideez, baita irakaspen jainkotiarrek giza segurtasun eta ongizateari ekartzen dioten
onurari buruz ere beren buruei egiten dizkieten galderei.
Joan den mendearen erdialdean, Teheraneko
Putzu Beltza Ekialde Hurbileko ziegen artean zoritxarrez entzutetsuenetako bat
zen. Lehenago bainuetxe publiko bateko lur azpiko ur gordailu gisa erabili zen. Hiru
eskailera atal maldatsuk osatzen zuten pasabide mehar bat zen sarbide zein irtenbide
bakarra. Presoak, beren zikinkeriez inguratuta, makalduz joaten ziren putzu izoztu eta
kirastun hartako iluntasun hitsean.
Giro horixe izan zen jazo daitekeen
gertakari bitxi eta irrikatuenaren eszenatoki: hantxe gertatu zen izaki hilkor bat,
kanpotik besteak bezalakoa zen gizakia, Jainkoak deitua izan zela errebelazio erlijioso
berri baten eramale izan zedin.
1852 zen, eta gizona gaur egun
Baháulláh gisa ezaguna den noble pertsiarra zen. Espetxean emandako denboran
zehar, oinak zepoan harrapatuta eta lepotik 35 kiloko harria zintzilik zeramala,
Baháulláh-k Jainkoak gizateriarentzat nahi zuenaren ikuspena izan zuen.
Gertakaria Jainkoak Bere Mezulariei agertu
zitzaien iraganeko une erabakigarriekin aldera daiteke: Moises Sasi Sugartura hurbildu
zenekoa; Budak Bodhiren zuhaizpean bere lehen argitzapena hartu zuenekoa; Izpiritu Santua
uso itxurapean Jesusen gainean pausatu zenekoa; edo Gabriel arkanjelua Mahomari agertu
zitzaionekoa.
Putzu Beltzeko esperientziak errebelazio
erlijiosozko denboraldi baten hasiera markatu zuen. Denbora hartan, berrogei urtetan
zehar, Baháulláh-k gaur egun Baháí Fedearen eskritura sakratuen
muina osatzen duten ezin konta ahala liburu, taula eta epistola ezagutarazi zituen. Idazki
horietan biltzen da gizartearen berreraikuntza izpiritual, moral, ekonomiko eta politikoa
ekarriko duen egitura.
Iraganean, Jainkoaren Mezulariek hitzaz
eta predikuez eman zuten beren existentziaren berri. Halako adierazpenak beste pertsona
batzuek idatzi zituzten, zenbaitetan Profeta artean bizirik zela; beste batzuetan, baina
hau geroago, Haren jarraitzaileen oroipenetan oinarrituz. Baháí Fedearen
Fundatzailearen kasuan, ordea, Hark, Bere eskuz idatzi zuen errebelatutako testua, edo
bestela eskribau lanak egiten zituzten sinesleei diktatu zizkien.
Gizateria duela milaka urtez geroztik
kezkatutu duten galdera teologiko eta filosofo anitzi (Nor da Jainkoa?, zer da ongia?,
zertarako gaude hemen?) erantzuna eman ezezik, Baháulláh-k pentsalari
garaikideek beren buruei egiten diekienak ere (Zerk motibatzen du gizakia?, posiblea al da
benetako bakea?, Jainkoa gizateriaz arduratzen jarraitzen al du?) erantzuten ditu.
Baháulláh, zeinak arabieraz
Jainkoaren Aintza esan nahi baitu, 1817ko azaroaren 12an jaio zen Teheranen.
Gobernuko ministro aberats Mirzá Buzurg-i-Núri-ren semea zen. Baháulláhren
izena Husayn-Ali zen, eta Haren arbasoen jatorria iragan inperialeko dinastia
handietan aurkitzen zen. Gaztaroan, Baháulláh-k printze bizitza gozatu zuen,
Haren heziketa zaldiketa, eskrima, kaligrafia eta poesia klasikoan zentratuta egon
zelarik.
1835eko urrian, Baháulláh
Ásíyih Khánum-ekin ezkondu zen, hau ere noble baten alaba, zeinak hiru seme-alaba eman
baitzizkion: mutil bat, Abdul-Bahá, 1844an jaioa; neska bat, Bahíyyih,
1846an jaioa; eta beste mutil bat, Mihdí, 1848an jaioa.
Baháulláh-k, aurrean zuen
ministro karrerari muzin eginez, indar guztiak onegintzara dedikatzea deliberatu zuen,
horrek 1840ko hamarkadaren hasieran Behartsuen Aita bezala ezaguna izatea
ekarri zuelarik. 1844an existentzia pribilejiatu hura errotik aldatu zen,
Baháulláh babi mugimenduaren defendatzaile handienetako bat bilakatu
baitzen.
Babi mugimendua Baháí Fedearen
aitzindaria zen, eta haize zirimola moduan bereganatu zuen Iran, bertako kleroaren
jazarpen bihozgabea erakarriz. Báb Fundatzailearen exekuzioaren ondoren,
Baháulláh atxilotu eta, oinez eta kateatuta, Teheraneraino eraman zuten.
Han, beso luzeko zenbait gortesau eta apaizek herio zigorra eskatu zuten. Baina
Baháulláh-k bizia salbatu zuen Bere ospe pertsonalari, Bere familiaren
posizio sozialari eta mendebaldeko zenbait enbaxadaren protestei esker.
Horrenbestez, Putzu beltz
(Siyah-Chal, pertsieraz) nardagarrira bota zuten. Agintariek zigor hark bizia galaraztea
espero zuten. Ez zen hala izan. Ziega hura errebelazio berri baten sehaska bilakatu zen.
"Hauxe
da Jainkoaren Fede aldaezina, eternala iraganean eta eternala etorkizunean". --Bahá'u'lláh |
Baháulláh-k lau hilabete
eman zituen Putzu Beltzean. Hantxe heldu zen jakitera Bere egitekoaren norainokoa.
Besteak bezalako gizon bat besterik ez nintzen, ohean etzanda nengoen, eta hara non
Aintzatsuaren haizetxoek puztu ninduten, eta izan den guztiaren ezagutzaz blaitu.
Hau ez da Neuregandik datorren zerbait, Ahalguztidun eta Orojakilearengandik baizik.
Eta Hark zeruaren eta lurraren artean ozen hitz egiteko agindu zidan (...).jarraitzen da |