Babí mugimendua, Bahá'í Fedearen aitzindaria |
EDO BAHÁ'Í-EK ZERGATIK
DIOTEN BEREN FEDEA 1844AN SORTU ZELA |
Munduko leku askotan, XIX.
mendearen lehen hamarkadak itxaropen mesianikoek markatu zituzten. Jatorri erlijioso
guztietako sinesle zintzoek, ikerketa zientifikoaren eta industrializazioaren
ondorioengatik kezkatuta, beren hurrenez hurreneko tradizioetako eskrituretara zuzendu
zuten begirada, inguruan gertatzen ari ziren aldaketa handiei aurre egingo zien erantzun
baten bila.
Europan eta Amerikan tenplarioak edo
milenaristak bezalako taldeak sortu ziren, eskrituretan historia bere amaierara iritsia
zelako probak aurkitu zituztela eta Jesukristoren itzulera hurbil zela sinetsita zegoen
jendez osatuak. Ekialde Hurbilean ere borbor erlijiosoko antzeko prozesua gertatu zen
Koraneko profezien eta tradizio islamikoen betetzea hurbil zela eta.
Beharbada Iranen sortu zen mugimendu milenarista horietako
deigarriena, zeina Historian Bába bezala ezaguna egingo zen Shirazeko merkatari gazte
baten pertsona eta irakaspenetan zentratu zen. 1844tik 1863 arte, klase guztietako
pertsiarrek itxaropena eta deboziozko garai zurrunbilotsua bizi zuten, eta hura areagotu
egin zen Bábak Eskritura Islamikoetan Iragarritakoa eta Jainkoaren Egunaren Heraldoa zela
aldarrikatu zuenean. Gizateria, esan zuen, alderdi guztietatik ikusita, aldaketa eta
birsorketa aro baten atalasean zegoen.
Bábaren egitekoa, nolabait, San Joan Bataiatzaileari
kristautasunaren jaiotzan egozten zaion paperaren antzekoa izan zen. Bába
Baháulláhren Heraldoa izan zen: Haren egiteko behinena
Baháulláhren etorrerako bidea prestatzea izan zen. Ikuspuntu horretatik
ulertzen da Babi Fedearen jaiotzak aldi berean zergatik markatzen duen orobat
Baháí Fedearen jaiotza. Izan ere, Baháulláhk 1863an Iragarritakoa
Bera zela aldarrikatu zuenean, Bábaren egitekoak jadanik fruitua emana zuen.
Erlijio independientea
Beste aldetik, Bábak fundatutako erlijioak bere izaera
propial eta independentea zuen. Babi Fedeak sinesle komunitate sendo bat sortu zuen, bere
eskritura sakratu propialekin, eta marka ezabaezina utzi zuen Historian.
Babi Fedea 1844ko maiatzean fundatu zen, Iraneko Shiraz
hiriko merkatari gazte batek Iragarritako Qami (Altxatu beharko duena)
zela jakinarazi zuenean. Gazte hark, jaiotzaz Siyyid Ali-Muhammad izenekoa,
Bába izena hartu zuen, zeinak arabieraz Atea esan nahi baitu.
Bere etorrera -azaldu zuen Bábak- gizateria osoak espero zuen Jainkoaren Mezulariak
agertu behar zuen ataria izango zen.
Kontaketak bat datoz Bába haur berebizikoa izan zela
adieraztean. 1819ko urriaren 20an jaioa zen, jakituria txundigarria zuen, eta haren
nobleziak Jesus gaztearena dakar gogora. Heldutasunera iritsitakoan, Bába osabaren
negozioetan sartu zen, etxe komertzial baten jabea baitzen hura. Bábaren zintzotasun eta
debozioak aurki ekarri zioten harremanetan ibiltzen zen beste merkatari batzuen estimua.
Ezaguna zen halaber behartsuekiko erakusten zuen eskuzabaltasunagatik.
Bere Aldarrikapenaren ondoren, Bábak oso bizkor erakarri
zituen jarraitzaile ugari, halako moldez non mugimendua izugarri sendotu baitzen Iranen.
Hazkunde hark oposizioa eta jazarpenak ekarri zituen, batez ere kleroaren kideen artean,
beren botere eta prestijioa zuzenean mehatxatuta ikusten baitzuten. Jazarpen hura zela
eta, Bába zenbait aldiz espetxeratu zuten.
Haren lanik garrantzitsuenak, Bayán delakoa, indargabetu
egin zituen Islamaren zenbait lege, eta haien ordez beste batzuk ezarri. Bayának
moraltasun zorrotz bat bultzatzen zuen, bihotz eta asmo purutasunean oinarritutakoa.
Emakumeen eta behartsuen izaera defendatzen zuen orobat, baita heziketa eta zientzia
erabilgarrien aplikazioa ere.
Bayánaren gai oinarrizkoak Jainkoaren bigarren Adierazpen
baten etorrera hurbilaren inguruan jiratzen zuen, Zeina Bába baino handiagoa izango zen,
Haren egitekoa kristautasunak, judaismoak eta gainerako erlijioek aspaldi iragarritako
bake eta oparotasuneko aroari hasiera ematea izango zelarik.
Jazarpena eta exekuzioa
Bábaren mezua ezagutu zutenen bihotz eta gogoak Erdi
Arotik apenas aldatu ez zen giro batean murgilduta zeuden. Erlijio berri bat
aldarrikatzean, Bábak bere jarraitzaileek erreferentzia islamikoetatik aldegitea
ahalbidetu zuen, hartara Baháulláhren etorrerako bidea prestatuz.
Bábak Bere egitekoa aldarrikatzean eta gizarte berri
baten ideala aurkeztean erakutsitako ausardiak beldurra piztu zuten agintari erlijioso
zein sekularren artean. Bábaren jazarpena laster iritsi zen.
Aurre egin ziotenak ez herese, baizik eta matxinatu
erlijiosoa zela esatera iritsi ziren. Horregatik erabaki zuten exekutatzea.
1850eko uztailaren 9an bete zen heriotz sententzia
Tabriz-eko koartel bateko patioan, ondoko etxe eta barrakoietako teilatuetan pilatu ziren
10.000 ikusleren aurrean. Bába eta jarraitzaile gazte bat hormatzar batera iltzatutako bi
sokatik eskegi zituzten. Armeniar erregimentu batek gauzatu zuen exekuzioa; 250 soldaduko
hiru ilaratan ezarritako 750 fusilarik bota zituzten beste horrenbeste tiro. Altxatu zen
hautsa eta bolboraren kea hain izan ziren trinkoak, non patioa zeharo ilunduta geratu
baitzen.
Britaniar Kanpo Arazoetako Ministerioan dagoen
kontakizunak dioen bezala, kea desagertu zenean, Bábaren arrastorik ez zen geratzen.
Haren kidea, zutik, ez zuten balek ukitu. Hori bai, bi sokak txikituta zeuden.
Bába Bere espetxegelan aurkitu zuten bila joan
zitzaizkionean, Bere jarraitzaileei azken argibideak ematen ari zitzaizkiela. Egun hartako
goizean, soldaduak exekuzio lekura eramatera zihoazenean, Bábak gaztigatu zien ez zegoela
isilaraz zezakeen botere lurtarrik esan behar zuen guztia esaten burutu arte.
Orduan, Bábak hitz hauek zuzendu zizkien: Zuen egitekoa egin dezakezue.
Bigarren aldiz, Bába eta Haren kidea exekuzio-pelotoiaren
aurrean geratu ziren. Erregimendu armeniarrak ez zuen tiro egin nahi izan, eta soldadu
musulmanez osaturiko talde batek hartu zuen haren lekua. Oraingoan gorputzak zeharkatuak
izan ziren, haien hezur eta haragiak bat eginik, baina, harrigarriro, aurpegiak osorik
geratu ziren.
Hurrengo orrietan:
|