Munduko Baháí Erkidegoak
Nazioarteko Baháí Erkidegoaren bulegoen bidez kudeatzen ditu bere harremanak
munduarekin.
1948z geroztik, Nazioarteko Baháí
Erkidegoa aintzatetsia izan da Nazio Batuen aldetik Gobernuz Kanpoko Erakunde gisa. 1970ez
geroztik aholkulari estatusa du Nazio Batuen Kontseilu Sozial eta Ekonomikoaren (ECOSOC)
zein Haurrentzako Nazio Batuen Fondoaren (UNICEF) aurrean. Lan harremanak ditu orobat
Munduko Osasun Erakundearekin (OMS), eta elkarlanean dabil Nazio Batuen Inguramenerako
Programarekin (UNEP).
Nazioarteko Baháí
Erkidegoaren zereginak bulego espezializatuen bidez kudeatzen dira, hala nola Idazkaritza
Nagusia, Nazio Batuetako Bulegoa, Informazio Publikorako Bulegoa, Inguramenerako Bulegoa
eta Emakumearen Aurrerabiderako Bulegoa.
Munduko Baháí Zentroan
(Haifan), New York, Geneba, Paris, Hong Kong, Londres, Jerusalen eta Fiyin ezarritako
ordezkarien bidez, bulego horiek jarduera sorta zabal bat egiten dute bakearen, giza
eskubideen, hezkuntzaren, osasunaren, inguramenaren kontserbazioaren, garapen
eutsigarriaren eta emakumearen berdintasuna sustatzearen alde. Jarduera hauetako asko
nazio mailako baháí komunitateekin elkarlanean bultzatzen dira. Horien guztien
berri ematen da ONE COUNTRY izeneko nazioarteko Aldizkarian (badago espainierazko
bertsioa).
Nazioarteko Baháí
Erkidegoak nazioarteko erakunde eta GKE askorekin aritzen da elkarlanean. Gainera,
erakunde askoren bazkide da, hala nola: Naturarako Munduko Fondoaren Erlijio eta
Kontserbazio Sarea, Gure Etorkizun Komunaren Zentroa, Denontzako Heziketa Sarea, Erlijio
eta Bakeari buruzko Mundu Konferentzia eta Afrikako Elikagaien Segurtasunerako Abokatuak.
Datozen orrietan:
|