Historikoki, erlijioa bitarteko
indartsuenetariko bat izan da giza jarrera eta portaeren aldaketarako. Gizateriak nozitzen
dituen gaitz sozial anitzei aurre egiteko, baháí-ak, Jainkoak egun honetarako
emandako hitzan inspiraturik, ekintza eta eraldaketa sozialerako eredu berri eta
itxaropentsuak sortzen ahalegintzen dira.
Baháí Erkidegoaren
baliabideak mugatuak izan arren, erlijio zaharragoetako erakundeek eskura dituzten
baliabideekin erkatuz gero, eta zer esanik ez gobernu eta nazioarteko erakundeen
baliabideen aldean, hori ez da eragozpena izan azken urteotan ahalegin sorta bat
abiarazteko azpigarapenak eta inguramen degradazioak ekarritako arazoei aurre egiteko.
Ahaleginaren garrantzia ez datza
ez zenbatekoan ez eskalan, eredu horrek munduari eskaintzen dion berritasun eta
itxaropenean baizik.
Arestiko datuen arabera, mundu
osoko baháí erkidegoak tokiko garapenerako 1.300 proiektu inguru ari dira aurrera
eramaten, alfabetizazio zentro apaletatik hasi, oihaneztapen kanpainetatik pasa eta
kontsultategi eta inguramen ikerketa zentroak ezartzeraino. Proiektu gehien-gehienak
Hirugarren Mundua deitzen zaion horretako herrialdeetan ari dira egiten.
Baháulláhk duela
100 urte baino gehiago deskribatutako printzipio izpiritual, sozial eta administratiboen
integrazioak egiten du berezi Baháí ikuspuntua. Edozein dela ere aipatu
printzipioak aplikatzen diren alorra -izpiritualtasuna, ideia sozialak, prozedura
administratiboak-, agertutako ikuspegiak berritzaileak dira.
Beren osotasunean hartuta, haien
eragina biderkatu egiten da. Areago, baháí-ak sinetsita daude
Baháulláhren irakaspenetan lanabes ugari daudela bereziki egokiak suertatzen
direnak jarduketa kolektiboetarako, eta jarduketa horiei ekin beharko die gizateriak aro
berrian bizirik iraun eta aurrera egingo badu.
Baháulláhren
irakaspen izpiritualek autosufizientzia eta norberaren balioa azpimarratzen dituzte, eta
arazo sozialen eta haien kausen tratamendu globala bultzatzen dute. Baina agian
nabarmenena zera da, Baháulláhren irakaspenak giza izaeraren osagai
sakonenekin lotzea -osagai horiek berez izpiritualak direlarik-, eta neurri horretan
etekina ateratzen diote giza izpirituan dagoen indar motibatzaileari.
Baháulláhren
irakaspen sozialek gizarte modernoaren ideal eta asmo nobleenekin bat datorren portaera
eta ekintza eredu bat ezartzen dute. Haietan justizia islatzen da eta aplikazio praktikoak
aurki daitezke arazo sozialak konpontzeko.
Esate baterako, pobrezia
arintzeko ahaleginak ezin dira emakumearen sustapenari zuzendutako beste zenbait
jardueratik banandu. Munduko behartsu gehienak emakumezkoak eta haurrak dira. Garapen
bidean dauden herrialde askotan, batez ere Afrikakoetan, emakumezko nekazariek lantzen
dute elikaduraren parte gehiena. Baháí ikuspuntutik, logikoa dirudi pentsatzea
eskualde horietako edozein hobekuntza hornidurari dagokionez emakumearen estatusaren
hobekuntzaren baitan egongo dela. Inguramenari eta garapenari dagozkien beste zenbait
arazo konpondu egiten dira beste arazo batzuei, hala nola arrazakeria, hezkuntza falta eta
erlijio gatazka, ekiten zaienean.
Baháulláhk sortutako ordena
administratiboak era berean gizartean jarduteko beste modu bat dakar halaber. Toki, nazio
eta nazioarte mailako gobernu batzarrek osatzen duten mundu mailako sarea administratzeko
eredu dezentralizatu bat da. Hau bereziki egiazkoa gertatzen da Tokiko Batzar Izpiritualen
kasuan, benetako oinarrizko organo horiek erabakiak hartzen baitituzte garapenari
dagokionez.
Gainera, kontsulta prozedurak,
baháí-ek egiten dituzten modura, egoera sorta zabal bati aplika dakizkioke
elkarlana eta gizarte garapena sustatzeko helburuz.[Ikus 43.
orr.Kontsulta] jarraitzen du
|