Historikoki, erlijioa
agenterik indartsuenetako bat izan da pertsonen portaera eta jarreren aldaketa errazteko
orduan. Tradizionalki, erlijioak pertsona izatea zertan den definitzen du, baita gure xede
eta harremanen izaera ere. Eta hementxe -portaera aldaketari dagokionez- ekartzen dituzte
baháí planteamenduek itxaropen handienak garapen, hezkuntza eta inguramenaren
kontserbazioaren arazoak konpontzeko orduan.
Baháí erkidegoaren baliabide materialak mugatuak
direnez, proiektu gehienak apalak dira, eta tokiko esparruan zentratzen dira.
Alabaina, tipikoki baháí-ak dira
proiektuok, bai sorkuntzari bai gauzatzeko moduari dagokienez. Proiektu gehienak, zuzenean
nahiz zeharka, gizateriaren batasuna sustatzera daude bideratuta. Askok emakumearen
estatusa jasotzearen premia azpimarratzen dute. Asko bazterkeria jasan duten gutxiengoen
zerbitzura daude. Gehienak kontsulta printzipioaz baliatzen dira onuradunei autonomia
emateko eta haien lankidetza segurtatzeko. Oro har, emaitzak ekintza sozioekonomikorako
eredu global eta integratu berri bat erakusten du.
Indoreko (India) Landetako Emakumearentzat Lanbide Heziketa Institutua
Indian, adibidez, bertako
baháí erkidegoak garapen proiektu askori heldu die, bereziki heziketa zentroei.
Haietako bat da Landetako Emakumearentzako Lanbide Heziketa Institutua, Indoren kokatua
(Madhya Pradesh estatuan). Bertan dohainik ematen zaizkie alfabetizazio eta lanbide
heziketa eskolak emakume gazte behartsuei.
Institutua eremu zabal bateko herriskez
arduratzen da, haietara bideratzen saiatzen delarik inguruko merkatuetarako erabilgarriak
izan daitezkeen trebeziak. Hala ere, baháí-en babespeko beste zenbait proiektutan
bezala, ez dira falta hezkuntza izpiritual eta moralezko osagaiak, zeinek asko laguntzen
baitiote Instituaren eraginkortasunari.
Alfabetizazioa eta lanbide eta
osasun heziketa funtsezkoak badira ere, uste dugu Institutuaren ekarpen behinekoena
gazteek gizaki gisa duten gaitasun osoa aitor dezaten laguntzea dela, dio
Institutuaren zuzendari den Janak Palta McGilligan-ek. Hortxe sartzen da faktore
morala.
Heziketa izpiritual eta moralaren
curriculumak gizon-emakumeen arteko berdintasuna, gizateriaren batasuna eta bihotz garbi
bat eta motibazio desinteresatuak izatearen garrantzia azpimarratzen ditu. Printzipio
horiexek aurkitzen dira garapen pertsonalerako motibazioaren atzean.
Konfiantza ematen ahalegintzen gara,
pertsona oso garrantzikoak direla eta beren etxeen hobekuntzan eta bere herrisken
garapenean paper oso nabarmena egin dezaketela jakin dezaten, azaltzen du Tahirih K.
Vadji, Institutuaren fundatzaileetako bat eta Indiako Baháí Nazio Batzarreko
kideak. Egia esan, jakin ahal izan dugu gazte horiek itzultzen direnean beren
komunitateetan eragina dutela. Osasun eta higieneari buruzko ideia berriekin itzultzen
dira, haurren heziketa bultzatzen dutelarik.
1992ko ekainean Institutuari Nazio
Batuetako Inguramen Programak ematen duen Global 500 saria eman zioten. Entrega agirian
honako hau irakur zitekeen:
1987z geroztik, Landetako
Emakumearentzako Lanbide Heziketa Institutuak hiru programa abiarazi ditu emakume
nekazariak hezitzeko Indiako Erdialdean uren kutsadurak sortutako Gineako larben
izurriteari aurre egiteko (...). Programa hasi zenean, 752 pertsona zeuden infektatuta,
eta 210.000 arriskuan zeuden. Gaur egun, Gineako larbak erabat erauzi dituzte
eskualdetik. jarraitzen da
|