Baháí-ak zenbait proiektu berezi zuzentzen edo babesten ari
dira Bolivian, hala nola Dorothy Baker Inguramen Ikerketa Zentroa, zeinari esker Primo
Pacsik haurtzaindegia ezarri ahal izan baitzuen goi lautadetako herrixka urrun batean.
[Ikus 12-13 orrialdeak]
Hegoekialdeko Boliviako lur beheretan, El
Chaco eskualdean, baháí-ak parte hartzen ari dira luzaro ahaztuta egon den
biztanlego baten izaera eta balioa potentziatzeko asmoz egindako proiektu batean.
Partehartzaileak, gehienbat, nekazari behartsuak dira, eta programa horrek heziketa
tekniko, antolakuntza komunitarioa eta ideal izpiritualak eskaintzen dizkie.
Baháí printzipioetan oinarrituz,
Chaco proiektuak pertsonaren garapena sustatzen du. Trebakuntzaren parte handi bat
teknikoa izan arren -esate baterako, irakasten da onddoei aurre egin diezaieketen
zitrikoak landatzen, proteina balore garaiko artoa landatzen edo azienda txertatzen-,
ahaleginaren parte oso berezi eta osagarri baten helburua da trebakuntza eskaintzea beste
zenbait gaitan ere, hala nola komunitate antolakuntza eta kontsulta bezalako erabakiak
hartzeko tekniketan.
Guztiaren helburua nolabaiteko
autosufizientzia maila sortzea da, komunitate mailako sentsibilizazioaren bidez kanpoko
laguntza eta aholkularitzarekiko dependentzia urritu ahal izateko.
Ikuspegi honen funtsezko osagaien artean
dago irakaspenetan printzipio moraletan oinarritutako heziketa ematea. Pertsonak
zintzoak ez badira, kontularitzaren irakaspenak lagunduko die soil-soilik beren
zintzotasun eza modu eraginkorrago batez praktikatzen, azaltzen du Garth Pollack-ek,
proiektuaren zuzendaria izan zena 1988tik 1990 arte. Beraz, gure eskoletan
zintzotasunaz mintzatzen gara, zerbitzuaz eta komunitatearen batasunaz.
Lurrean dabilen edozein gizaki zorrotz lotsatuta sentitzen da, argi eta
garbi ulertzen duelako bere prosperitate, aberastasun, handitasun, gorespen, aurrerabide
eta indarraren iturburua, Jainkoak xedatutakoaren arabera, gizaki guztiek zapaldutako
lurra bera dela.-- Bahá'u'lláh |
Proiektuaren parte berezi baten xedea da lidergo ideal berri bat
bultzatzea, neurri handi batean baháí kontzeptuetan oinarritutako ideala.
Gure ikuspuntuaren sustraia denok giza familiaren partea garelako ideia da,
dio egun proiektuaren zuzendaria den Ken Roedell-ek. Pertsonei adorea ematen
saiatzen ari gara beren komunitateen zerbitzari bilaka daitezen. Hori da guretzat
komunitate lider baten definizioa: zerbitzatzen duen pertsona bat, ez zerbitzatu beharreko
pertsona bat.
Afrikako osasun arretaren landasare bat
Txad-eko baháí-ek lehen mailako
osasun arreta sare bat ezarri dute, zeina onuragarria baita herrialdeko herrixka
urrunenentzat. Sareak Sarh-en du egoitza zentrala eta bertan parte hartzen duten tokikoak
trebatuta daude lehen arretarako tekniketan: txertoak, lehen sorospenak, haurren
beherakoak (askotan hilgarriak) geldiaraztea, malariaren aurkako arretak...
Bidezkotasunez epaitu, Jainkoarren (...). Uko egiten badidazu, nolatan
errebindikatu behar duzu daukazunaren egiatasuna? Bahá'u'lláh |
Proiektua eskualdeko baháí kopuru handi samar batean
oinarritzen da, haiek, beren tokiko Batzar Izpiritualen bidez, komunikazio sarearen lan
eraginkor eta motibatua errazten baitute. Herrisketan zerbitzua ematen duten baháí
osasun langileak beren tokiko komunitateek aukeratutako bolondresak dira. Osasun mailako
heziketan, zerbitzuaren ideala nabarmentzen da (izan ere, baháí-en artean hori
gurtza mota bat baita).
Tokiko Batzar Izpiritualarekiko kontsultak
sendotu egiten du bolondresaren desioa, eta adore ematen du komunitateak bere osasun
baldintzak hobe ditzan. Faktore konbinazio horren ondorioz, Txadeko eta beste zenbait
herrialde afrikarretako osasun langileen huts egite indizea antzeko beste programetan
gertatzen dena baino askoz apalagoa da.
Afrikako zenbait herrialdetan,
lanean huts egite indizea gobernu programetan %40 eta %70 artean dago, esaten du
Ethel Martens doktoreak. Afrika eta Asiako zenbait baháí erkidegorekin lan egin
duen osasun arretan espezializatutako baháí kanadiar honek jarraitzen du,
Baháí proiektuetan, bi urtetan izan den indizea %2 eta %5 artean dago.
Keniako proiektu batean bi lagunek huts egin zuten 40 langileren artean. Zanbian 19
langilek huts egin zuten. Baháí proiektuek agerian uzten duten diferentzia
trebakuntza tailerretan partehartze metodoen erabileran datza.
Ez zaitezte arduratu zeuen irrikez; zuzen itzazue zeuen pentsamenduak
gizateriaren patua bere onera ekarri eta gizakien arima eta bihotzak santutzen dituzten
gauzetara. -- Bahá'u'lláh |
Baháulláhk
argibide zehatzak eman zituen aurrerabidea eta aldaketa soziala gauzatzeko moduaz. Modu
berezian azpimarratu zuen ekintzen garrantzia hitzen aldean. Ez zaitezte arduratu zeuen irrikez; zuzen itzazue
zeuen pentsamenduak gizateriaren patua bere onera ekarri eta gizakien arima eta bihotzak
santutzen dituzten gauzetara, idatzi
zuen Baháulláhk.
Hori lortzeko modurik onena da ekintza garbi eta santuen bidez, bizitza bertutetsu
eta portaera bidezko batez.
Zerbitzu desinteresatuaren ideia hau
Baháí ideal sozial eta printzipio administratiboekin konbinatzean, jarduketa
sozialeko eredu berri bat sortzen da. Eredu horrek barne hartzen du kontsultaren erabilera
komunitate mailan adostasuna eta batasuna ezartzeko; norberaren autonomia eta potentziazio
maila ahalik handiena lortzean jartzen du garrantzia, eta adorea ematen du arazo sozialen
eta haien kausen ulermenerako ikuspuntu holistiko bat aplikatzeko.
Baháí-ek garapen mailan egindako
ahaleginek egungo kezka nagusiei -inguramena, hezkuntza eta osasuna- aurre egiten diete,
baina horrezaz gain saiatzen dira halaber giza izpiritua zuzpertzen eta edozein jatorri
etniko, erlijioso edo nazionaleko gizonen eta emakumeen arteko lankidetza harmoniatsua
eragozten duten oztopoak baztertzen.
Datozen orrietan:
|