| Baháí-ak sinetsita daude mende honetan
gertaturiko itzelezko aldaketek -eta orain bertan gertatzen ari direnek- bulkada hartu
dutela Jainkoaren Mezulari berri baten etorreraz, eta Errebelazio berri baten argiaren
eragina dutela.
Duela urte gutxi batzuk,
mundu ordena berria esaldia ostera sartu zen jendearen eguneroko hizkeran.
1988an, Sobiet Batasuneko orduko
lehendakari zen Mijail Gorbachov Nazio Batuen aurrean mintzatu zen adostasun
unibertsal bat lortzeko premiaz, gizateria mundu ordena berria baterantz
zihoalako. 1990ean, Estatu Batuetako orduko lehendakaria zen George Bushek terminoaz
baliatu zen nazioen artean Gerra Hotzaren ondoren lortutako elkarlan maila berria
deskribatzeko, batez ere Golko Pertsiarrean gertatutako agresioari aurka egiteko Nazio
Batuek erakutsitako jarreraz ari zela.
Geroztik, esaldia zabaldu egin
da zirkulu akademikoetara eta kazetarien artean. Munduko buruzagiek ere bereganatu egin
dute. Terminoak itxuratu egiten ditu gure planetaren antolamendu sozial eta politikoari
buruzko eztabaidak. Eztabaida horiek gorabehera, mundu ordena berriak ez du oraindik
definizio errealik. Sortu egin dela begien bistako gauza da; xehetasunak, ordea,
zirriborratu besterik ezin dira egin.
Baháí-entzat,
mundu ordena berria esaldiak esanahi argi eta berezia du. Duela 100 urte baino
gehiago, Baháulláhk hitz horiexek erabili baitzituen munduko bizitzaren alor
politiko, sozial eta erlijiosoan aldaketa erabakigarri sorta bat adierazteko.
Asaldaketa eta kaos gertuen seinaleak orain nabari daitezke, indarrean dagoen
Ordena, tamalez, akastuna dela ikus baitaiteke, idatzi zuen. Luze gabe, egungo
ordena bildu egingo da, eta haren ordez beste bat, ordena berri bat, zabalduko da.
Baháí-ak sinetsita daude
mende honetan gertaturiko itzelezko aldaketek -eta orain bertan gertatzen ari direnek-
bulkada hartu dutela Jainkoaren Mezulari berri baten etorreraz, eta Errebelazio berri
baten argiaren eragina dutela. Beharbada halakorik esatea sinesmen ekintza handi bat da.
Baina Jainkoa existitzen bada eta Haren ordezkariak lurra zapaldu baldin bazuen duela
mende bat, begien bistakoa da Haren presentziaren eragina Haren bizitza fisikoaren
horizontetik haratago zabaltzen dela.
Beraz,
baháí-entzat mundu ordena berri baten ideiak berrantolaketa politikoa, munduko
buruzagi gutxi batzuei ikuspen bat aldarrikatzea edo akademiko gutxi batzuen konstrukzio
juridiko-legezkoak baino askoz gehiago hartzen du barne. Izan ere,
Baháulláhk deskribatutako Sistema baita, alegia, Haren
printzipio eta irakaspenen ezarpena. Mundu ordena berriak, Baháí Fedeak bezalaxe,
giza jarduera guztiak hartzen ditu barne, esfera sozial eta politikotik eguneroko gure
komunitate herremanetaraino, harremanok izaera kultural, izpiritual zein ekonomikokoak
direla ere. Finean, barne eta kanpo berrantolaketa da.
Baháí-ek lanean
dihardute ikuspen handi horren gauzatzea aurreratzeko. Funtsean, Isaiasen ikuspen biblikoa
da, gizakiak beren ezpatak golde eta beren lantzak aihotz bilakatu (...) eta inoiz
gehiago gerran ariko ez diren garaikoak. Horixe irrikatu izan dute kristauek
mendeetan barrena, Jainkoaren Otoitza errezitatzean Jainkoaren Erresumaren etorreraren
lekukotasuna ematen dutenean: Etor bedi guregana zure Erresuma. Egin bedi zure
borondatea, zeruan bezala lurrean ere.
Era berean, ikuspen horrek
Jainkoaren justiziaren argiak egunen batean lur osoa estaliko duela dioen promesa
islamikoaren zentzu bera du: Ez duzu bertan ikusiko ez mendirik ez sakanik.
Transizio historiko honen haziak
mundu ordena berria iragartzen duten aldaketa eta transformazioetan suma daitezke, eta
milaka eratan nabarmentzen dira: emakumearen eta gutxiengoen berdinketarako joerak mende
bateko existentzia du; duela mende bat ere ari da markatzen justizia ekonomiko berri
baterako joera, hartara klase eta aberastasun desberdintasun tradizionalki itzelen
deuseztapena lortuko delarik; finean, interdependentzia globalerantzako ehun urteko joera.
Baháulláhk
aurreikusi egin zituen joera horiek. Gizateriaren eraldaketa hurbilaz mintzatu zen, eta
aro berri honetan aurrerabide soziala bultzatuko luketen printzipio eta xedapenen
hezurdura aldarrikatu zuen.
Idealista handi askok sustatzen
dituzte gaur egun antzeko printzipio eta ideiak; eta hala da, ohartarazi den moduan:
Baháulláhren irakaspen sozialak gizarte aurrerakoi baten definizio
modernoaren sinonimoak dira.
Alabaina, ideia sozial multzo
berri baten aldarrikapen hutsa ez da berez aski mundua eraldatu eta mundu ordena berria
sortzeko, oraindik orain komunismoaren gainbeherarekin ikusi den bezala.
Mundu ordena berria eraikitzeko
modu bakarra pertsonaren errealitate izpiritualaren ulermen sakon baten gainean
oinarritzea da, errealitate hori gure izateen funtsean bertan aurkitzen baita.
Batasuna eta harmonia
sortu, ulermena eta zorroztasuna ekarri eta lankidetzako enpresak ahalbidetzen dituzten
giza kualitate horien iturburua mundu izpirituala da. Kualitate horien artean maitasuna,
kemena, ikusmena, sakrifizioa eta apaltasuna daude. Kualitate horiek, funtsean
izpiritualak, giza elkartearen zimendu ikustezin baina oinarrizkoa dira. Kualitate
izpiritualak garapen sozialarekin lotzen duten estekadurez mintzatzean, ez da ahaztu behar
maisu erlijiosoek iraganean nola gidatu zuten gizateria. Hamar Aginduen kode morala eta
Urrezko Araua (norberarentzat desiatzen dena besteentzat desiatzea) present daude tradizio
erlijioso ia guztien irakaspenetan, eta erakusgarri fidela dira, bi funtzio betetzen
dituztelako: gidalerro moralak dira eta hobetze izpirituala aldarrikatzen dute. Haien
eraginak nonahi giza kontzientzian sartu eta kulturak berregituratu egin ditu.
Sinesgabearentzat ere nabarmen agertzen da halako irakaspenen balioa.
Iraganean, irakaspen
izpiritualak pertsonaren ekintzetan edo talde erlatiboki txikietan harmonia ezartzen
kontzentratzen ziren. Gaur egun, izpiritualtasuna ikusteko gure moduak ez ditu soilik
bizitza pertsonal eta taldekoa barne hartu behar, baizik eta gizateria osoaren aurrerabide
kolektiboa ere bai. Areago, gizateria helduaroan sartu delako preseski, bake eta justizia
aro bati buruzko behialako profeziak orain ari dira errealitate bihurtzen.
Baháulláhren
funtsezko mezua batasunerako deia da; haren entzulegoa, mundu osoa: Zuen ikusmena
mundu mailakoa izan dadila, zeuen pertsonei mugatua baino gehiago. Haren heriotzatik
mende bat pasa den honetan, dei hori itxura hartzen hasi da giza generoaren mikrokosmos
bat den eta lurreko ia bazter guztietan finkatuta dagoen komunitate batean.
Baháí komunitatearen
sorrerak modu konbentzigarrian erakusten du gizateriak, bere dibertsitatean, herri bat
bezala eta aberri bakar batean bezala bizitzen eta lan egiten ikas dezakeela. Argudio
indartsu bat ekartzen du orobat era serio eta hotz batez azter daitezen Pertsona
berebiziko Haren asmoak, Haren izpirituak sortu eta sostengatuak.
Datozen orrietan:
|