magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz


Mundu bakearen promesa

 

Borondate oneko gizakiek mendeetan zehar irrikatu izan duten Bake Handi hori (...) azkenean nazioentzako eskuragarri dago. Historian zehar estreinako aldiz posible egiten da planeta osoari eta hura osatzen duten milaka herri desberdinei ikuspegi beretik begiratzea. Mundu mailako bakea es da soilik posible, saihestezina baizik. Planeta honen bilakaeraren fase berria adierazten du, edo pentsalari handi baten hitzetan, “gizateriaren planetizazioa”. 

Gizateria, unitate organiko berezia den aldetik, haurtzaroaren etapa iragan du, eta oraintsu ari da burutzen adolezentzia zurrunbilotsuaren sasoia, halako itxaropenak sortu dituen heldutasunerako sarrerara hurbiltzen (...). 

Heldu da tenorea materialismoaren dogmak predikatzen dituztenek, Ekialdeko zein mendebaldekoak, kapitalismoarenak zein sozialismoarenak izan, gauzatu nahi izan duten lidergoaren kontuak eman ditzaten. Non dago ideologia horiek agindutako “mundu berria”? Non dago nazioarteko bakea, zeinaren ideialen miresle porrokatuak ziren? Non daude halako arraza, halako nazio edo halako klasearen nagusigoaren bidez lortu behar ziren kultur konkista eta lorpenak? Zergatik jasaten dute gosea munduko jende gehienek faraoiek, zesarrek edo are hemeretzigarren mendeko potentzia inperialistek nekez amets zitzaketen aberastasunak giza patuaren egungo arbitroen eskuetan daudenean? (...) 

Argi dago hori konpontzeko ahaleginak egin behar direla lehenbailehen. Funtsean, jarrera kontua da. Gizateriak bere temari eutsiko al dio, kontzeptu zaharrei eta praktikara ezin eraman daitezkeen suposamenduei helduz? Ala urrats bat aurrera egingo ote dute haren liderrek, ideologiak alde bat utzita, eta borondate deliberatu batez elkarrekin kontsultatu denon artean konponbide egokiak bilatzeko? (...)  

(...) bakea, funtsean, jarrera izpiritual eta moral batek bultzatutako barne egoera batean oinarritzen da, eta jarrera horri dei eginez batez ere sortzen da konponbide iraunkorrak aurkitzeko aukera (...). 

Munduaren ordena zimendatzeko modu bakarra da gizateriaren batasunaren kontzientzia sendoa hartzea, egia hori giza zientzia guztiek baieztatzen baitute. Antropologiak, fisiologiak eta psikologiak espezie bakar baten existentzia aitortzen dute, nahiz bizitzaren bigarren mailako aldeetan askotarikoa izan. Egia hori aitortzeak edozein motako aurrejuzkuak bertan behera uztea eskatzen du: arraza, klase, kolore, sinesmen, genero, zibilizazio maila eta, oro har, pertsona batzuek besteen gainetik daudela pentsatzeko aitzakia gisa balio duen edozer (...). 

JUSTIZIAREN ETXE UNIBERTSALA 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora



© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik