1890ean, Baháulláhk Edward G. Browne orientalista
ospetsua hartu zuen Bahjín. Baháulláhrekin hitz egin eta Harekiko topaketa
jasota geratu den mendebaldar bakarra izan zen. Hona haren iritzi batzuk:
Ezingo dut inoiz ahaztu ikusi nuen
pertsona, eta hala ere ezin deskriba dezaket. Begi arakatzaile haiek neure arima
irakurtzen zutela zirudien. Haren kopeta zabalean indarra eta autoritatea zeuden. (...) Ez
zen beharrezkoa izan noren aurrean nengoen galdetzea, argi geratu baitzitzaidan erregeak
bekaizti diren eta enperadoreek alferrik irrikatzen dituzten miresmen eta maitasunaren
xedea zen haren aurrean makurtzean!
Ahots duin eta ezti batek esertzeko esan
zidan, eta honela jarraitu zuen: Goretsia bedi Jainkoa nireganaino iritsi zarelako!
(...) Preso bat, erbesteratu bat ikustera etorri zara. (...) Munduaren ongia eta nazioen
zoriona besterik ez dugu nahi; hala ere, matxinada eta areriotasun sortzailetzat jotzen
gaituzte, espetxe eta deserriratzea merezi omen dugu. (...) Borroka hauek, odol isurtze
eta haserre hau geldituko dira, eta gizaki guztiak sendi bakarreko kideak izango dira.
(...) Ez dadila inor bere aberria maite izateaz harrotu; bere lagun hurkoak maite izateaz
harro dadila. (...)
Hurrengo orrietan
|