magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen
izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Zerua eta infernua:
bahá’í-ek heriotzaren osteko bizitzaz duten ikuspuntua


B
este erlijioetan bezala, bahá’í-ek heriotzaren osteko bizitzaz duten kontzeptua sendo sustraituta dago arimaren izaerari eta bizitza lurtar honen helburuari buruzko irakaspenetan. 

Bahá’u’lláhk egiaztatu egin du gizaki ororengan badagoela arima arrazional eta bereizi bat. Bizitza honetan -dio- arima gorputz fisikoarekin erlazionatzen da. Arima erruki eta maitasunaren puntu fokala da, fedea eta kemenarena, baita gizakia animalia edo makina organiko sofistikatu gisa bakarrik ulertuko bagenu ezin azalduko lirateken beste kualitate batzuena ere. 

Arima ez da hiltzen; betiko irauten du. Giza gorputza hiltzen denean, arima askatu egiten da gorputz fisikora eta haren inguramen materialera lotzen duten loturetatik. Orduan hasten da arimak mundu izpiritualean barrena egiten duen bidaia. Bahá’í-ek uste dute mundu izpirituala, espazio zein denborarik gabea izan arren, unibertso honen luzapena dela, ez fisikoki urrun dagoen leku bat. 

Beste bizitzan sartzeak poz handia ekar dezake. Bahá’u’lláhk jaiotzarekin alderatzen du heriotza. Horrela azaltzen du: “Beste mundua mundu hau ez bezalakoa da, mundu hau umekiak amaren umontzian ezagutzen duen munduaren ez bezalakoa den bezala”.  

Umontziarekiko konparazioak bahá’í-ek existentzia lurtarrari buruz duten ikuspuntua laburbiltzen du. Umontzia pertsonaren garapen fisikoaren lehen etapetan leku oso garrantzitsua den era berean, mundu fisikoa gizabanakoaren arima garatzen den umontzia da. Horren arabera, bahá’í-ek tailer moduan ikusten dute bizitza, eta bertan pertsona bakoitza hurrengo bizitzan beharko dituen kualitateak garatu eta biribil ditzake. 

“Badakizu, zinez, gizakiaren arima Jainkoaren bideetan zehar ibili baldin bada, inondik ere itzuli eta Txit Maitatuaren gloriarekin bat egingo duela”, idazten du Bahá’u’lláhk. Jainkoaren zuzentasunagatik! Maila hori iritsiko du ezein hegatsek eta ezein mingainak deskriba dezaketen moduan”.  

Azken buruan, zerua Jainkoarengandiko hurbiltasun gisa ikus daiteke; infernua Jainkoarengandiko urruntasun egoera izango litzateke. Egoera bakoitza gizabanakoak izpiritualki garatzeko egindako ahaleginen -edo haien ezaren- ondorioa da. Aurrerabide izpirituala abiarazten duen gakoa Jainkoen Adierazpenek markatutako bidea jarraitzea da. 

Hortik aurrera, heriotzaren osteko bizitzaren izaerak misterio bat izaten jarraitzen du. “Heriotzaren osteko bizitzaren izaera ezin deskriba daiteke”, idazten du Bahá’u’lláhk. 

Datozen orrietan: 

 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p35_small.jpg (2383 bytes)


© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik