Historian zehar, Jainkoaren
Mezulari berri baten etorrera une erabakigarria da gizateriarentzat. Mezulari bakoitzak
suspertze izpiritual bat bultzatzen du, zeinari esker pertsona birsortu egiten baita,
gizarteak aurrera egitea lortzen duelarik. Baháulláhren errebelazioa eta
harekin batera datorren suspertze izpirituala bereziki esanguratsuak suertatzen dira
gizateriaren helduaroaren unean gertatzen ari direlako.
Jainko bakarra dago, Unibertsoaren
Sortzaile bakarra. Historian zehar, Jainkoa gizateriaren aurrean errebelatu da Mezulari
Jainkotiar sorta baten bidez, horietako bakoitza erlijio handi baten fundatzaile izan
delarik. Haien artean daude Abraham, Krishna, Zoroastro, Moises, Buda, Jesus eta Mahoma.
Maisu sorta hori plan jainkotiar baten isla da, zeinaren bidez pertsonek
historian barrena beren Sortzailea ezagutu baitute, eta beren ahalmen moral eta
izpiritualak garatu. Prozesu horren helmuga gizateria prestatzen joatea izan da,
zibilizazio global, bakar eta aurrerabide etengabeko bat sor dezan. Jainkoaren borondatea
errebelatu diguten Mezularietatik azkena da Baháulláh.
Hau da, sintetizatuta,
Baháulláhk Jainkoaz, erlijioaz eta gizateriaz irakasten duena.
Baháí-ek sinesmen horiek adierazten dituzte Jainkoaren batasunera, erlijioaren
batasunera eta gizateriaren batasunera joz, besterik gabe. Izan ere, batasuna baita
gainerako baháí sinesmenak biltzen dituen gaia. Termino teologikoetan esanda,
gizateriarentzako Jainkoaren plan bakar baten existentzian geratzen da agerian batasuna.
Ideia hauekin batera badago beste bat,
alegia, pertsona funtsean izaki izpirituala dela dioena. Gizakiek gorputz fisiko bat eduki
arren, pertsona gisa hobekien identifikatzen dituena beren arima ikustezin, arrazional eta
eternala da.
Zalantza izpirik gabe daki Jainkoaren Profeta guztien esentzia bat
eta bera dela. Baháulláh |
Arimak animatzen du gorputza, eta pertsona
animaliarengandik bereizi. Jainkoarekiko harremanaren bidez hazi eta garatzen da, Haren
Mezularien bitartekotzaren arabera. Harreman hori otoitza, Maisu Jainkotiarrek
errebelatutako idazkien ezagutza, Jainkoarenganako maitasuna, autodiziplina moral eta
gizateriaren zerbitzuaz sendotzen da. Bizitzak esanahia hartzen du prozesu honetan zehar.
Bizitza izpirituala lantzeak abantaila
nabarmenak ditu. Lehenengo eta behin, pertsonak giza zorionaren eta aurrerabide sozialaren
kausa diren berezko kualitate batzuk garatzen ditu, hala nola fedea, ausardia, maitasuna,
errukia, zintzotasuna eta apaltasuna. Kualitate hauek zenbat eta gehiago nabarmendu, gero
eta gehiago aurreratzen du gizarteak.
Garapen izpiritualaren beste
ondorioetako bat arima Jainkoarentzat prest egotea da. Jainkoarengana hurbilduz,
pertsona pixkana-pixkana beste bizitzarako prestatzen da. Heriotza fisikoaren ondoren,
arimak Jainkoarenganako beste bide bati ekiten dio existentzia mailen bidez edo
munduez. Termino tradizionaletan, ibilbide horretan eginiko
aurrerabideak zeruaren antza du. Baina arima ez bada garatzen, orduan
Jainkoarengandik urrun geratzen da, teologia kristauak eta musulmanak infernu
esaten dioten horretan.
Historian zehar, Jainkoaren Mezulari berri
baten etorrera une erabakigarria da gizateriarentzat. Mezulari bakoitzak suspertze
izpiritual bat bultzatzen du, zeinari esker pertsona birsortu egiten baita, gizarteak
aurrera egitea lortzen duelarik. Baháulláhren errebelazioa eta harekin
batera datorren suspertze izpirituala bereziki esanguratsuak suertatzen dira gizateriaren
helduaroaren unean gertatzen ari direlako
Baháulláhk
irakasten du gizateria, existentzia kolektiboa den aldetik, gaur egun bere helduaroan
sartu dela. Adoleszente bat helduarora iristen denean gertatzen den bezala,
autorrealizatzeko aukera berriak zabaltzen dira. Lehen -ezinezkoak izateagatik- baztertzen
ziren zenbait mundu mailako eginkizun gaur egun egingarriak dira, esate baterako: mundu
mailako bakea lortzea, justizia soziala unibertso mailan eskuratzea, teknologia orekatu
baten ezarpena, hazkundea, giza baloreen gauzatzea eta natur inguramenaren babesa.
jarraitzen
da