B
aháí-ek Jainkoarekiko,
erlijioarekiko eta hurkoarekiko harremana nola ulertzen duten adierazteko modurik onena
baháí-ek Jainkoaz duten kontzeptutik abiatzea da. Hasteko, kontzeptu
horrek Jainkoa funtsean ezagutezina dela aitortzera eramaten du.
Baháulláhk
irakasten du Jainkoa Unibertsoaren sortzailea dela, eta haren zuzendaria. Jainkoaren
izaera mugagabea da, azkengabea eta ahalguztiduna. Horrenbestez, ezein izaki hilkor, gizon
zein emakume, uler dezake bere intelekto eta ahalmen mugatuaz Jainkoaren errealitatea,
haren motibu eta jardunmoldeak.
Esentzian ezagutezina
izateak ez du eragozten Jainkoak gizateriari Bere buruaren berri ematea Mezulari
Jainkotiar sorta baten bidez, zeinak Harengana hurbiltzeko bide bakarra baitira. Haien
artean daude erlijio handi guztien Fundatzaileak: Moises, Krishna, Zoroastro, Buda, Kristo
eta Mahoma, ezagunenak aipatzearren.
Baháí-ek Noe eta
Abraham ere profetatzat jotzen dituzte.
Garai honetan, bizitza berri bat mugitzen ari da lurreko herri
guztien barnean. Baháulláh |
Mezulariak, Baháulláhren hitzetan, Jainkoaren
Adierazpenak dira. Adierazpenak ispělu ezin hobeak dira, bertan islatzen baitira
Jainkoaren atributu zein perfekzioak; hartara, borondate jainkotiarraren komunikazio kanal
bilakatzen dira gizateriarentzat.
Aipatu ideia horri -hots,
Jainkoak Bere Mezulariak bidali izana gizateria hezitzeko- errebelazio
progresiboa esaten zaio. Analogia batez esan nahi baldin bada: haurrak beren
lehenbiziko eskola urteetan ideia sinpleak bereganatzen hasten diren bezala, jakintza
konplexuak hurrengo mailetan hartuz doazelarik, era berean gizateria hezi du
Jainkoaren Mezulari sorta batek. Garai bakoitzean, Jainkoaren mezularien irakaspenak
gizateriak iritsitako heldutasun kolektibo mailara egokitzen dira.
Bi erreferentzia
Jainkoaren Adierazpenek bi erreferentzia dituzte. Alde
batetik, Jainkoaren borondatea hutsik gabe islatzen duten izaki jainkotiarrak dira.
Bestetik, gizakiak diren aldetik jaio, gaixotu, nozitu eta hil egiten dira. Gizateriari
haren historiaren etapa desberdinetan zuzentzen zaizkion izaki desberdinak dira.
Diferentzia horiei zor zaizkie neurri batean erlijioetan sumatzen diren kultur
desberdintasunak, baina desberdintasun horiek beren berezko batasuna neurri batean
ezkutatzen dutelarik.
Jainkoaren hitzak munduaren bihotza irazeki du; zein tamalgarria
izango litzateke haren garrez erretzen huts egingo bazenute. Baháulláh. |
Jainko Ahalguztidun
eta Sortzaile Paregabeak lurreko herrietara bidaltzea erabaki duen Profeta bakoitzari Mezu
bat eman zaio, eta agertu den garaiari hobekien datorkion eran jardutea agindu zaio,
dio Baháulláhk.
Funtsean, ordea, Jainkoen
Mezularien mezu izpirituala berdina da unibertsalki. Haietako bakoitzak azpimarratu egin
du Jainkoa maitatzearen, Haren borondatea betetzearen eta gizateriarenganako maitasunaren
garrantzia. Hitz desberdinez baliatu badira ere, bakoitzak Urrezko Araua
irakatsi du: gizakiek besteak tratatzea berek tratatuak izan nahi luketen bezala.
Jakin ezazue
segurtasun osoz Jainkoaren Profeta guztien esentzia bat eta bera dela, idatzi zuen
Baháulláhk. Batasun hori erabatekoa da. Jainko Sortzaileak adierazi
zuen: Ez dago inongo bereizketarik Nire Mezuaren eramaileen artean (...).
Jainkoaren Adierazpenek
errebelazio jainkotiarraren bidez helarazten diote gizateriari Jainkoaren borondatea.
Prozesu hori gizateriaren liburu sakratuetan agertzen da, Toratik Koraneraino, haien
artean sartzen direlarik eskritura hindu, budista, kristau eta zoroastroarrak. Idazki
horiek Jainkoak gizateriari errebelatutako hitzaren errejistroa dira.
Baháulláhk
dio Jainkoaren Hitzak orotariko giltza moduan obratzen duela munduan. Hark
bakarrik iratzar dezake pertsona guztiengan ezkutatuta dagoen potentzial izpirituala.
Jainkoaren hitzik gabe, gizakiek instintuen eta baldintzapen kulturalen gatibu jarraituko
lukete, eta arreta gehiago eskainiko liekete biziraupen fisikoarekin lotutako kualitateei.
Gutizia, egoismoa, zintzotasun eza, ustelkeria eta beste zenbait biziok aurrera egiten
dute Jainkoaren zuzendaritza falta den lekuan.
Antzinako Izakiaren jakintzaren ateak itxita egon dira gizakien
begietara, eta betiko jarraituko dute itxita. Ezein gizakiren ulermen ezingo da Haren
Gorte santura iritsi ere. Alabaina, Bere errukiaren erakusgarri gisa, eta Bere ontasun
maitagarriaren adierazgarri gisa, Hark Bere gidari- tza jainkotiarraren Astroak eta Bere
batasun jainkotiarraren Sinboloak adierazi dizkie gizakiei, baita agindu ere izaki
santifikatu horien ezagutza Beraren ezagutzaren identikoa izan dadila... Haietako bakoitza
mundu hau goiko erresumekin lotzen duen Jainkoaren Bidezidorra da. Baháulláh |
Baháí-entzat, Baháulláhk idatzitako liburu, ohol eta gutunak
garai honetarako berritutako Jainkoaren Hitza dira. Baháulláhren idatziak,
nahiz bat datozen iraganeko errebelazio erlijiosoekin, eta Jainkoaren fede
aldaezina, eternala iraganean eta eternala geroan diren, egia berriak dakartzate
Jainkoak egungo gizateriarentzat duen asmoen inguruan.
Datozen orrietan: