magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Bahá'í irakaspenak etika pertsonalari buruz


B
ahá’u’lláhk gizabanakoaren moralaren inguruan emandako irakaspenek Jainko bakarra existitzen den sinespidean botatzen dituzte sustraiak. Izaera sozialeko irakaspen erlijiosoek garai bakoitzaren behar aldakorren arabera aldatu behar badute ere, printzipio etiko jakin batzuk munduko erlijio guztiek konpartitzen dituzte. Bahá’í-ek sinesten dute irakaspen horiek oinarrizkoak direla giza espeziearen zorion eta ongizatearentzat eta ezin daitezkeela aldatu. 

Hamar Aginduen doktrina moralak, zeinak barne hartzen baititu hilketa, adulterio, lapurreta, gezur, gutizia edo gurasoenganako begirune ezaren kondena, erlijio guztietan aurkitzen du isla. Era berean eta modu mailakatuan, pertsonak Jainkoarekin duen harremana gidatzen duten aginduak agertuz joan dira Jainkoaren errebelazio jarraituen bakoitzarekin. Bahá’u’lláhk berretsi eta zabaldu egin ditu lege horiek. Ez da mugatu hilketa eta gezurra kondenatzera, gaizki esaka aritzea ere bereziki gaitzetsi du. Jokoa, oldarkeria eta jabegoa bortxatzea debekatuta daude; edari alkoholdunak eta drogak (medikuak agindutakoak izan ezik) debekatuta dauden bezalaxe. 

Onestasunak eta zintzotasunak leku nabarmena okupatzen dute Bahá’u’lláhren idazkietan. Hark, zintzotasunaz ari dela, honako hau idazten du: “Zintzotasuna ataririk handiena da herrien segurtasun eta lasaitasunera iristeko. (...) Zinez, kontu honen guztiaren egonkortasuna haren baitan egon da eta dago”. 

Zenbait modernistak doktrina moral eternalaren osagai batzuk baztertu edo berformulatu egin badituzte ere, horretarako klima etikoaren izaera aldakorrean oinarrituz, bahá’í-ek uste dute egongo egoeraren azterketa hotz batek nahitaez garamatzala ondorioztatzera gizarteak gorriak ikusiko dituela moralitatea indarberritzen ez bada. Negozioen eta politikaren munduan dagoen ustelkeria, sexu-transmisioko gaixotasunen izurritea eta famili bizitzaren deuseztatzea portaera pertsonalerako eredu zorrotz batera itzultzeko beharra erakusteko adibide aproposak dira.

 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora


p31_small.jpg (4059 bytes)

Printzipio moralak eta heziketa izpirituala eskola bahá’í-en funtsa dira, baita argazkian ikusten dugun Liberiako honetan ere.


© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik