magazin hau beste hizkuntzatan

1- 800 - 22 - UNITE

Bahá'í Fedeari buruzko informazioa Estatu Batuetan

wpe37.jpg (4790 bytes)

Bahá'í Fedearen eta haren mundu mailako erkidegoari buruzko aurkezpena

back.gif (1872 bytes)home.gif (1918 bytes) next.gif (1898 bytes)


Bahá'í-ak

magazinari buruz


Home :
Atarikoa

Edukia: edukia
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í-ak
bullet.gif (837 bytes) Batasuna
dibertsitatean
bullet.gif (837 bytes) Bahá'u'lláh
bullet.gif (837 bytes) Giza eta moral
irakaskizunak
bullet.gif (837 bytes) Bahá'í Fedearen
sinesmen izpiritualak
bullet.gif (837 bytes) Gobernazio
sistema globala
bullet.gif (837 bytes) Mende bat hazten
eta hedatzen
bullet.gif (837 bytes) Arazoei aurre
egiteko era berriak
bullet.gif (837 bytes) Mundu Orden Berri
bateruntz

Ezkontza eta familia bizitza


B
ahá’í-en ustetan, familia gizartearen unitate funtsezkoa da. Oinarri hori elkartuta eta sendo dagoenean bakarrik esan daiteke gizartea elkartuta eta sendo dagoela. Azken finean, ezkontza famili bizitzaren beraren funtsa da. 

Bahá’u’lláhk baieztatzen du ezkontza “ongizate eta salbaziorako gotorlekua” dela. Bahá’í idazkietan esaten da senar-emazteak ahaleginak egin behar dituztela “betidanik eternitatea arte elkartutako kide maitakor eta bikote (...)” bihurtzeko.  

Bahá’í-ak ezkontzarako prestakuntza ezkontza zoriontsu orotarako funtsezko osagaia delakoan daude. Prestakuntza prozesuaren barruan, betebehar gisa azaltzen da gurasoen baimena ezkontidea aukeratzeko orduan. Jakina, horrek ez du esan nahi bahá’í ezkontzak aurrez erabakitakoak direnik. Edozein bahá’í libre da ezkontidea nahi duen bezala aukeratzeko. Hala ere, behin aukeraketa egin ondoren, gurasoek beren baimena eman aurretik gogoeta egiteko eskubide eta betebeharra dute, hartara beren seme-alabak gidatzeko haien bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako batean. 

Bahá’í-ek uste dute baldintza horrek lagundu egiten duela batasunari eusten ezkontza barruan (baita familia zabalaren barruan ere). Jainkoaren beste zenbait Mezularik bezala, Bahá’u’lláhk premiatu egiten ditu Bere jarraitzaileak gurasoak ohora ditzaten. Beste aldetik, komeni da kontuan hartzea gurasoen baimena lortzeak sendotu egiten duela gurasoen eta seme-alaben arteko loturen garrantzia, lagundu egiten baitu gurasoak sostengu sendoa izan daitezen beti errazak izaten ez diren ezkontzako lehen urteetan. 


Zeremonia eta promesa elkartrukea

Gurasoen baimena lortutakoan, ezkontza zeremonia oso sinple batez gauza daiteke. Bertako bahá’í gobernu organoak izendatutako bi lekukoren presentzian, bikoteak ondoko bertsoa errezitatu behar du: “Zinez, denok obeditzen dugu Jainkoaren Borondatea”. Jainkoaren borondatearen arabera bizitzeko konpromiso bakun horrek ezkontzatik bananezinak diren gainerako konpromisoak ondorioztatzen ditu, alegia: elkar maitatu eta ohoratzeko, elkarri afektua erakusteko, osasunean zein osasunik gabezian, aberastasunean zein pobrezian elkar zaintzeko, dena banatzeko eta elkar zerbitzatzeko promesak. 

Behin betebehar gutxi hauek bete dituztenean, bahá’í-ak libre dira beren ezkontza gehien atsegin duten bezala antolatzeko. Gustu, famili baliabide eta kultur tradizioen arabera, bahá’í zeremonia jendetsua edo intimoa izan daiteke, eta bertan egon daiteke edozein musika, dantza, jantzi, janari edo dibertimendu mota. 

Beste erlijioetan bezalaxe, Bahá’í Fedean sakratutzat jotzen da ezkontza boto edo promesa. Horregatik, ezkontideen arteko fideltasuna ezinbestekotzat jotzen da. 

Hala ere, Bahá’í Fedeak emakumearen eta gizonaren arteko berdintasunari ematen dion garrantzia eta arazoak konpontzeko bide gisa egiten duen aholkularitzaren sustapena direla eta, bahá’í ezkontzaren barruan gizonak eta emakumeak betetzen duten papera eskema tradizionaletakoak ez bezalakoak dira. Emakumeak libreak dira interesatzen zaien karrera hautatzeko; gizonengandik, berriz, espero izaten da haurrak hazten eta etxeko lanetan laguntzea.  

“Arraza arteko” delako ezkontza estimatua da bahá’í irakaspenetan, haiek giza arrazaren funtsezko batasuna azpimarratzen baitute. 


Dibortzioa: onartua baina ez gomendatua

Bahá’í ezkontzak porrot egiten badu, dibortziatzeko aukera geratzen da, nahiz zorrozki esan ez dela gomendatzen. Bahá’í-ek dibortziatzea erabakitzen dutenean, urtebete bananduta bizi behar dute eta berradiskiditzen saiatu. Urtea iragan ondoren dibortziatzeko borontateak tinko jarraitzen badu, eman egiten da dibortzioa (baldin eta lekuan lekuko lege zibilak onartzen badu). Denboraldi hori -bahá’í-en artean “itxaroteko urtea” bezala ezaguna- Tokiko Batzar Izpiritualak gainbegiratzen du, bertako bahá’í gobernu organoak, alegia. 

Bahá’í ezkontzaren funtsezko helburua -lagunartekotasun fisiko, intelektual eta izpiritualetik haratago- haurrak dira. Seme-alaben hazkuntza ez bakarrik gozamen iturburutzat, betebehar sakratutzat ere jotzen dute. 

Bahá’u’lláhren idazkiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erabatekoa kategorikoki baieztatzea ez da oztopo aldi berean izaera maskulinoaren eta femeninoaren arteko desberdintasunak aitortzeko. Horren arabera, bahá’í-ek uste dute emakumeek paper bereziki nabarmengarria egiten dutela haurren heziketan, batez ere lehen urteetakoan, urte horiek oso garrantzitsuak baitira nortasuna eratzeko eta pertsonaren funtsezko baloreak bereganatzeko. 

Bahá’í-ak arima sorkundearen unean bertan sortzen delakoan daudenez, gurasoek otoitz egiten dute haur jaiogabearen alde. Bahá’í familietan heziketak eskuarki eta bahá’í heziketak zehazki leku ezin garrantzitsuagoa okupatzen dute. Txiki-txikitandik, adore ematen zaie umeei otoitz egiteko eta meditatzeko ohitura har dezaten, baita ezagupen izpiritual eta intelektualak beregana ditzaten ere. 

Datozen orrietan: 

 


"Bahá'í-ak, Nazioarteko Bahá'í Erkidegoaren publikaziotik hartutako testua".


Atzera  |  GoraHurrengora



© www.bahai.com 1997.urtez geroztik

Mila esker zure bisitarengatik