B
aháí-ek erlijioak erlijio
bakarra direla diotenean, ez dute esan nahi sinesmen eta erakunde desberdinak gauza bera
direnik. Esamolde horrek esan nahi duena da erlijio bakarra dagoela, eta Jainkoaren
mezulari guztiak beren izaera gero eta gehiago errebelatuz joan direla. Munduko erlijio
handiak, oro har, plan jainkotiar bakar baten adierazpen mailakatua dira: Jainkoaren
Fede aldaezina, eternala iraganean eta eternala etorkizunean.
Jatorri erlijioso
guztietako pertsona askok aitortzen dute beren jatorrizko sinesmenek piztutako promesa eta
itxaropenak Baháí Fedean betetzen direla. Era berean, Amerika eta Afrikako
jatorrizko biztanleak diren baháí-ek beren tradizioetako ikuspen profetikoen
egiaztapena ikusi dute baháítar irakaspenetan.
Jatorri juduko baháí-entzat, Baháulláhk hamar mila santuez
lagundutako Osteen Jaun
aginduaren etorrera gauzatzen du. Baháulláh, Abrahamen leinukoa eta Jeseren adarraren ondorengoa, nazioak gidatzera etorri da beren ezpatak golde bilaka daitezen. Baháulláhk Israelen Lurrean emandako
erbestealdiaren alderdi asko, Haren bizitzako zenbait egite historiko eta hil osteko beste
batzuk profezia bibliko anitzen betetze gisa interpretatzen dira.
Jatorri budistako baháí-entzat, Baháulláhk Maitreya izeneko Budaren, konkordia
unibertsalaren Budaren etorrerari
buruzko profeziak gauzatzen ditu, eta, tradizio budisten arabera, bakea eta argitzapena
ekarriko dizkio gizateria osoari. Budak Mendebaletik etorri beharrean profezia
askoren betetzea ikusten dute; izan ere, ohartarazten duten bezala, Iran Indiaren
mendebalean dago kokatuta.
Tradizio hinduko baháí-entzat, Baháulláh
Krishnaren haragitze berria bezala etorri da, Hamargarren Berraragiztatzea eta Izpiriturik
Handiena da. Bera da Ez jaiotzarik ez heriotzarik ez
duena; Bhagavad-Ghitaren promesaren
arabera, ontasuna
jaisten den aldi orotan itzuli egiten dena zuzentasuna berrezartzeko.
Tradizio kristauko baháí-entzat, Baháulláhk
Kristoren itzuleraren -Aitaren
Glorian eta lapurra gauean bezala-promesa paradoxikoak betetzen ditu. Fedea 1844an fundatu
izanak badu zerikusirik profezia kristau askorekin. Esate baterako, baháí-ek
ohartarazten dute Afrikaren bihotza ez zela kristautasunera zabaldu 1840. hamarkada arte,
eta hau eskuarki interpretatu izan da promesa baten gauzatzea bezala, hain zuzen ere
Kristo Ebanjelioa
nazio guztiei predikatua izan ostean
etorriko zela zioena. Baháulláhren irakaspenetan Kristoren promesa bat
beteta ikusten dute, hain justu Hark jende guztiak Artalde bakarra eta artzain bakarra izanik bateratuko zituela zioena.
Tradizio musulmaneko baháítarrentzat, Baháulláhk
Koranen promesa bat betetzen du, hots, Jainkoaren Egunari eta
Iragarpen Handiari dagokiena;
orduan, Jainkoa
hodeiez estalita jaitsiko da.
Babi eta Baháí Fedearen jaiotzaren inguruko egite tragikoetan tradizionalki
Mahomari egotzitako baieztapen asko, luzaro enigma hutsa izandakoak, bete egiten direla
ikusten dute.
Datozen orrietan: