O
toitz egin eta meditatzeko lekuak
diren aldetik, Baháí Gurtza Etxeak beren funtzioa dela eta eliza, tenplu edo
mezkitaren antza gehiena duten eraikin erlijiosoak dira. Baina zerbait gehiago ere badira.
Baháulláhk
aurreikusi zituen moduan, Tokiko Gurtza Etxeak erkidego baten bizitza izpiritualaren
ardatz nagusia eta haien kezka humanitarioen adierazpen zehatza izatera iritsiko dira.
Orain arte zazpi Gurtza
Etxe eraiki dira, gutxienez bat kontinenteko (Fedearen aurrerapen globalaren
adierazgarri). Fedearen garapenaren egungo etapan, baháí-ak bizitza
komunitariorako erakunde sozial eta izpiritualen sorkuntzan zentratu dira, edifizio
fisikoen eraikuntzan baino gehiago. Hala ere, jadanik eraikitako Gurtza Etxeak faroak
bailiran altxatzen dira, munduari dei egiteko bizitza eta gurtza era berri bat beregan
dezan.
Tenplu bakoitzak bere
deiseinu propiala du, nahiz eta ezaugarri arkitektoniko sorta batera moldatu behar duten,
batasun tematiko bat egon dadin: Gurtza Etxe guztiek bederatzi alde eta kupula zentral bat
dituzte.
Lehenbiziko Gurtza Etxea
Errusian eraiki zen, Erdialdeko Asiako Ishqabad hirian. 1908an bukatu zuten, eta lurralde
hura zerbitzatzeko funtzioa bete zuen harik eta 1938an gobernu sobietarrak desjabetu zuen
arte. 1962an eraikina eraitsi egin zuten, lurrikara baten eragin latzak jasan ondoren.
Zentzu bat baina
gehiagotan, Ishqabadeko Gurtza Etxeak aurrea hartu zion bere garaiari. Eskualdean gorantza
doan baháí komunitatearen zentro izpiritual gisa funtzionatu ezezik,
komunitatearen ideal humanitarioen adierazpen praktikoa ere izan zen. Alboko eraikinetan
eskola bat, ospitale bat eta ostatu bat ezarri ziren.
Mendebaleko lehen Gurtza
Etxea 1953an burutu zen Wilmette-n (Illinois, EEBB), Michigan Lakuaren ertzean, Chicagotik
iparraldera. Haren kupularen filigrana eta apaindura izugarri dotorean Ekialdeko zein
Mendebaleko zenbait estilo arkitektonikotik datozen ezaugarriak konbinatzen dira. Honez
gero milioika bisitari hurbildu dira mirestera. Handik aurrera Gurtza Etxe gehiago eraiki
ziren Kanpalan (Uganda), Sidney (Australia) inguruan, Frankfurt inguruan (Alemania) eta
Apia-n (Mendebal Samoa).
Azken egindako Gurtza
Etxea Delhiko (India) Gurtza Etxea da, haren eraikuntza 1986an bukatu zelarik. Harrez
geroztik ehundaka egunkari eta aldizkari artikuluk zuzendu diote arreta, eta sari ugari
jaso ditu bere diseinua dela eta.
Loto lorearen irudian
inspiratuta dago, eta hirunaka altxatzen diren marmolez betetako 27 petalo
independentek osatzen dute, guztira bederatzi aldeak osatuz.
Bederatzi ateetatik 2.500
pertsona hartzeko lekua duen areto zentral batera sartzen zara. 40 metrotik gorako altuera
du, eta bere azalera argitsuaren bidez, badirudi tenplua flotatzen dagoela Indiako
hiriburuaren inguruan dagoen hamar hektareako lursailaren gainean.
Urte gutxi batzuetan,
Delhiko tenplua munduko leku ikusgarrienetako bat bihurtu da. Bi milioi terdi
bisitari baino gehiago bertaratzen dira urtero. Jaiegun hinduetan 100.000tik gora bisitari
izaten ditu; horrek adierazten digu nolako begiramena dion Indiako sinesmen guztietako
jendeak.
Izan ere, Baháí
Gurtza Etxeak erlijio guztietako pertsonei irekita baitaude, inolako bereizketarik egin
gabe. Ez dago ez sermoirik, ez erritorik ez klerorik.
Mundu osoan zehar, 120tik
gora dira jadanik etorkizunean bertan Gurtza Etxeak eraikitzeko asmoz aukeratuak izan
diren lekuak. Bere garaian, baháí erkidego guztiek izango dute beren Gurtza Etxe
propiala. Ishqabadeko aitzindaria bezalaxe, haietako bakoitza zerbitzu humanitario,
sozial, hezkuntza mailako eta zientifikoen foku bilakatuko da.