Ez da inoiz lehenago izan
gizateriaren egungo egoeraren ezaugarri kritikoak halako zehaztasunez deskribatu duen
iragarle, futurista edo profetarik.
Baháulláhren Idazkien
ezaugarri berezietako bat da nolako zehaztasunez deskribatzen dituzten gizateriak gaur
egun aurre egin beharreko gai funtsezkoak.
Bere idazlanetan, Baháulláhk
munduaren ordena sozialaren erabateko berregituratzearen alde egin zuen. Bizitzaren
alderdi guztietan izan behar zuen eragina berritzeak, hala nola: ekonomia, Gobernua,
komunitatearen garapena eta praktika erlijiosoa.
Baháulláhren idazkiek jorratzen duten gai
nagusia honela labur daiteke: gizateria bakarra da, eta iritsi da gizarte berri batean bat
egin dezan garaia. Eutsi ezineko prozesu historiko bati esker, arraza, klase, sinesmen,
fede eta nazio mailako langa guztiak bertan behera eroriko dira. Halako prozesuaren
pizgarri diren indarrek -diosku Baháulláhk- zibilizazio unibertsal bat
sortuko dute. Gaur egun gure planetak nozitzen dituen krisialdiek modu gordinean erakusten
dute beharrezkoa dela herrialde guztiek gizateria berberaren zati direla onartzea eta
benetan bat egindako gizarte global bat lortzeko helburuz lan egitea.
Baháulláhk halako
zibilizazio baten oinarri izan beharko duten printzipio gidarietako batzuk deskribatu
zituen. Haien artean dira: aurreiritzi mota guztiak alde batera uztea; bi generoen arteko
erabateko berdintasuna; erlijio handien arteko funtsezko batasuna aitortzea; muturreko
aberastasun eta pobrezia desagertaraztea; heziketa unibertsala; zientziaren eta
erlijioaren arteko harmonia; naturaren eta teknologiaren arteko oreka eutsigarria; etika
pertsonalaren iritzi garaia eta segurtasun kolektiboan zein gizateriaren batasunean
oinarritutako mundu mailako sistema federal baten finkatzea.
Printzipio horiek, zenbait arazo
elkarrekin lotuta aztertzen dituztenez, hala nola, emakumearen funtzioa, arraza arteko
harremanak, justizia ekonomikoa, inguramenaren degradazioa eta mundu ordena, ilustratu
egiten dituzte mende honetako mugimendu dinamikoenetako baten bizigarri izan diren kezkak.
Eta kezka horiek leku nagusia hartu dute gizateriak konpondu beharreko auzi zerrendan.
Ez da inoiz lehenago izan gizateriaren
egungo egoeraren ezaugarri kritikoak halako zehaztasunez deskribatu duen iragarle,
futurista edo profetarik.
Baháulláhk aztertutako
arazoak ez dira zaharkitu; aitzitik, gizateriaren gaur egungo bizitza kolektiboan arazo
nagusiak dira.
Batasuna helburu
Baháí Fedearen
izaera progresiboak Baháulláhk batasunari emandako garrantzian ditu
sustraiak. Egia esan, Haren irakaspenak hitz bakar batean laburbildu beharko balira,
batasuna izango litzateke hitz hori.
Bere idazkietan,
Baháulláhk agerian jarri zuen batasunaren garrantzia -eta errealitatea-.
Lehenengoz eta behin, Jainkoa bakarra da. Munduko erlijio handi guztiak erlijio bakarra
dira, Jainkoaren Mezulariek igorritako Jainkoaren hitz eta borondatearen errebelazioari
gizateriak emandako erantzun desberdinak islatzen baitituzte. Horixe da, funtsean,
gainerako baháí irakaspenen oinarrian dagoen batasun kontzeptua.
Beste zenbait
printzipiok Jainko eta erlijio batasun kontzeptuan dute abiapuntua. Esaterako,
Baháulláhk irakasten du pertsona guztiek, Jainkoak sortutakoak diren
aldetik, herri bakar bat osatzen dutela. Ikuspuntu horretatik ikusita, arraza, nazio,
klase edo jatorri etniko mailako bereizketak iragankorrak suertatzen dira. Era berean,
baztertu beharra dago banako, tribu, probintzi zein nazio nagusitasunean oinarritutako
edozein nozio. Jainkoaren ahotsak, Baháulláhren ahotik mintzatuz, honako hau
aldarrikatzen du: Ez al dakizue zergatik sortu
zaituztegun guztiak hauts berberetik? Inor besteen gainetik laineztu ez dadin. Gogoeta
egin ezazue zeuen bihotzean nola izan zineten sortuak. Denok lehengai berberaz egin
zaituztegunez, arduratu behar duzue arima bakarra izaten, oin berberekin ibiltzen, aho
berberaz jaten eta lur berean bizitzen, hartara zuen izate barne-barnekoenek eta zuen
ekintza eta obrek agerian jarriko baitituzte batasuna eta eskuzabaltasunaren
funtsa. jarraituko
da |