Gizateriaren batasuna
Baháí Fedearen justizia sozial mailako gainerako printzipioen oinarrian dago.
Baháulláhk
hitz hauekin gaitzetsi zuen aurreiritzi arrazial eta etnikoa: Itxi iezazkiezu begiak arraza desberdintasunei, eta zabaldu
guztiei zeure ongi etorria.
Emakumeak eta gizonak berdinak izan dira eta izango dira beti Jainkoen
begientzat. Baháulláh |
Era berean,
Baháulláhk argi eta garbi aldarrikatu zuen generoen arteko berdintasuna;
ideia hura, mugimendu feminista botoaren alde borrokatzen hasten zen garai hartan, guztiz
ezezaguna zen Ekialde Hurbilean. Horregatik da gizonaren eta emakumearen arteko
berdintasun zorrotza defendatzen duen lehen erlijioaren Fundatzailea.
Areago, familiak (edo
gizarteak) seme-alabak berdintasunean hezitzeko baliabiderik ez duenean, neskei eman
beharko litzaieke lehentasuna.
Emakumearen eta gizonaren arteko berdintasunaren errealitatea lortu eta sendo
finkatzen ez den arte, gizateriak ezin eskuratuko du gehienezko garapen soziala, diote
baháí idazkiek.
Zeure Jauna den Ahalguztidunak giza arraza arima bakar eta gorputz
bakar bezala ikusteko itxaropena gordetzen du bihotzean. Baháulláh |
Erabateko berdintasunaren helmugak ez ditu
bi generoen arteko berezko desberdintasunak alde batera uzten. Baháulláhk
azpimarratu egiten du amatasun, aitatasun eta famili bizitzaren garrantzia.
Beste aldetik,
Baháulláhk deialdia egiten du justizia ekonomikoaren alde, gizateriaren
batasunaren baháí printzipioaren berezko korolarioa baita. Bere idazkietan,
Baháulláhk luze jarduten du justizia ekonomikoa sustatzeko beharraz, eta
xede horretarako konponbide zehatzak proposatzen ditu, haien bidez gure gizartean
gertatzen diren muturreko desberdintasunak moteldu baitaitezke. Konponbide horien artean
aurkitzen da aberastasunaren berbanatzea errentaren gaineko zergaren bidez, baita etekin
banaketaren kontzeptua ere.
Gizateriarengan dagoen
aurrerabiderako gaitasun eskerga abiapuntutzat hartuz, baháí idazkiek beren kezka
nagusietako bat egiten dute heziketa. Izugarriko
baliotsuak diren harbitxiez betetako meatzea bailitzan tratatu pertsona,
idatzi zuen Baháulláhk. Heziketak bakarrik lor dezake bere altxorrak
agerian utz ditzala, eta gizateria gaitu bere barrenetik aprobetxamendua
ateratzeko.
Heziketa, horren arabera, unibertsala izan
beharko luke, eta balore izpiritualen eta jarrera moralen irakaspen positiboa hartu
beharko luke barne. Baháí ikuspuntutik, etorkizuneko oinarrizko
heziketak gauzak buruz ikastea edo zenbait trebezia irakastea baino askoz haratago
joan beharko du. Ikasleek tresnak eduki behar dituzte eskura, haiei esker premia sozialak
aztertu, beren komunitateko plan eta jardueretan parte hartu eta beren kabuz egia
ikertzeko. Gizateriaren batasuna baháí programaren funtsezko osagarria da.
Zientzia eta erlijioa
Batasunaren gaia ere present dago zientziari buruzko baháítar
irakaspenetan. Baháulláhren idazkiek errealitatearen ulermena hobetzea
dakarten ikuspuntu desberdin eta harmoniatsu bezala azaltzen dituzte erlijioa eta
zientzia. Funtsean, bi bideak bateragarriak dira, eta elkar indartzen dute.
Gizateriak unibertsoaren
alderdi fisikoa ulertzeko eskura duen tresna metodo zientifikoa da. Hari esker, nukleo
atomikoaren osaketa edo DNAren egitura deskriba daitezke. Haren baitan aurkitzen da
teknologia berriak aurkitzeari bidea ematen dion giltza. Alabaina, zientziak ez digu
irakasten zer erabilera eman behar diegun ezagutza horiei. Jainkoaren errebelazioa,
ostera, gure bizitzaren helburu eta baloreen oinarrian dago. Erantzuna ematen die
moralidadea, bizitzaren zentzua eta Jainkoarekiko harremanari buruzko galderei, alegia,
zientziak ezin erantzun ditzakeenei.
Errealitatearen ikertze
independenteak, zientifiko zein erlijiosoa, garrantzi berezia du
Baháulláhren idazkietan. Pertsonek ahaleginak egin behar dituzte
aurreiritzi, uste eta tradizio zein autoritate tradizionalarekiko besterik gabeko
atxekimendutik libratzeko. Kontsulta tresna oinarrizkoa da egia aurkitzeko [Ikus 43 orr.]
Baháulláhk batasuna sustatzeko balioko duen nazioarteko hizkuntza
laguntzaile bat erabiltzearen alde egiten du. Lurreko herri guztiek hizkuntza unibertsala eta idazketa sistema
komun bat erabiliko duten eguna hurbil da, idazten du
Baháulláhk Bere Ohol batean. Hori errealitate bihurtzen denean,
pertsona batek edozein hiritara bidaiatu nahi duenean, bere etxera sartzea bezala izango
da harentzat. Nabarmendu beharrekoa da laguntzaile hitza.
Baháulláhren aholkua ez da kultur uniformetasunaren aldeko manua. Egia
esateko, baháítar irakaspenek azpimarratu eta sustatu egiten dute kultur
dibertsitatearen balorea.
Printzipio horiek
estreinako aldiz aldarrikatu zirenean, duela ehun urtetik gora, egin zitekeen edozein
programa baino erradikalagoa zen. Denboran zehar gaurkotasuna galdu ez izanak, aitzitik,
sendotu egin baitira munduan zehar hedatzearekin batera, adierazten du haien
benetakotasuna sortuak izan zirenean.
Baháulláhk
pertsona baten (ezkondua izan edo ez izan, banaka hartuta edo familia bateko kide gisa)
eredu gisa ezarritako jardunbideak egungo gizartearen benetako premiei erantzuten die
doi-doi. Printzipio sozialekin gertatzen den bezalaxe, banakoaren erlijioari eta famili
egiturari buruzko Baháulláhren legeen xedea familiaren batasuna eta
ongizatea sustatzea da oro har. Adimenaren
dohaina hartu dutenek berehalakoan aitortuko dute Jainkoak ezarritako arauak munduaren
ordena eta haren herrien segurtasuna gordetzeko bitarteko gorenak direla,
idazten du Baháulláhk..
Gizateriaren ongizatea, haren bake eta segurtasuna ezin helduko dira haren
batasuna irmo finkatua izan arte. Baháulláh |
Ikuspuntu horretxek, hain zuzen, zeinean orain arte konponezintzat
jotako arazoak konpontzearren Baháulláhk ezarritako portaera pertsonal eta
sozial mailako irizpideek bat egiten baitute, justifikatzen du munduko Baháí
erkidegoak bere zereginei ekiteko orduan erakusten duen baiezkortasuna. Inguramenaren
degradazioa, arrazakeriaren zigorra edo familiaren higadura dela, baháítarrak
sinetsita daude Baháulláhren idazkiek erantzun egokiak ematen dituztela.
Baháí-en konpromisoa konbikzio eta erantzun horiek besteekin partekatzean datza,
hain zuzen.
Datozen orrietan:
|